Betty Urruty eta Alexander Oiarbide Gabonetako Krosean garaile
Bidasoa Atletiko Taldeak Gabonetako Krosa ospatu zuen pasa den larunbatean Irungo karriketan. Hamargarren edizioa izan zen eta inoizko partehartzetik handiena izan zuen. Guztira, 782 korrikalarik hartu zuten parte proba nagusian eta 468 haurrek osatu zuten ttikien lasterketa.
Euriak kezka pista zuen larunbat eguerdian antolatzaileen artean, baina ez zuen proban eraginik izan, normaltasunez ospatu baitzen Gabonetako Krosaren hamargarren urteurrena. 5 kilometroetako proban, Betty Urruty eta Alexander Oiarbide izan ziren azkarrenak. Lehena 17:04 minutu behar izan zituen helmugara iritsteko, Sara Villasante (17:42) eta Izaro Aranbururen (18:08) aitzinetik. Gizonetan, Alexander Oiarbide izan zen helmugaratzen lehena, proba 14:57 minutuetan osatuta. Gibeletik, Aitor Etxeberria (15:06) eta Beñat Bengoetxea (15:09) sailkatu ziren.
Hauez gain, taldeetako sailkapenean ere egon ziren. Gizonen taldean, "RJ" (Joseba Larzabal, Aritz Leonet, Asier Fernandez y Xabier Sesma) nagusitu zen; emakumeetan, "RJ Girls" (Sara Villasante, Izaro Aranburu, Irati Lorza y Carmen Martín); eta talde mistoetan, "ORKONPON" (Josu Goenaga, Imanol Toledo, Beñat Ostra y Ane Garcia).
Ttikien probetan, Bikendi Aizpiolea Memoriala ere ospatu zen bigarren urtez segidan. Infantil mailakoak saritu zituzten horrela eta Adur Errazkin (18:59) eta Ana Zubizarreta (24:06) izan ziren garaileak.
BATeko Emakumeok Mugimenduan programako 25 lasterkarik hartu zuten parte proban, baita Zubia Kirola entrenamendu taldeko hamaika korrikalarik ere. Azken hauek talde mistoetan bigarren sailkatuak izan ziren gainera.
(Alexander Oiarbide eta Betty Urruty irabazleak audioan)