BETI GAZTEKO GIZONEZKOEK ETA BAZTANEK BERTZE HIRU PUNTU BATU DITUZTE SAILKAPENERA

2023/10/24
BETI GAZTEKO GIZONEZKOEK ETA BAZTANEK BERTZE HIRU PUNTU BATU DITUZTE SAILKAPENERA
Beti Gazteko emakumeek eta Doneztebek porrot bana jaso zuten eta Gure Txokoak berriz, berdinketa erdietsi zuenGipuzkoako eta Nafarroako Ligetan ari diren Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusiek bertze jardunaldi berri bat jokatu dute asteburu honetan. Horietatik Beti Gazteko gizonezkoek eta Baztanek soilik eskuratu zituzten garaipenak, Oiartzun (1-0) eta Azkoyen (0-3) taldeen aitzinean irabazita hurrenez hurren. Beti Gazteko emakumeek eta Doneztebek berriz, Ostadarren (3-1) eta Valle de Egües B taldearen (3-4) kontra galdu egin zuten eta Gure Txokoak azkenik, bana berdinduta bukatu zuen Landetxaren kontrako partidua. Ainara Otxotekok (Beti Gazteko emakumeen bigarren entrenatzailea), Javier Escagüesek (Beti Gazteko gizonezkoen entrenatzailea), Ganix Zubietak (Gure Txokoako entrenatzailea), Iban Romok (Baztango entrenatzaileak) eta Joel Gilek (Doneztebeko bigarren entrenatzaileak) egin dizkigute partiduen balorazioak: