BETI GAZTEKO EMAKUMEEK SOILIK LORTU DUTE GARAIPENA

2024/01/30
BETI GAZTEKO EMAKUMEEK SOILIK LORTU DUTE GARAIPENA
Beti Gazteko gizonezkoek berdindu egin zuten eta Gure Txokoak, Baztanek eta Doneztebek porrot bana jaso zutenAsteburu honetan, Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusienen artean, Beti Gazteko emakumeen soilik lortu dute garaipena. Gipuzkoako Ligan ari den, emakumeek Ohorezko Erregional mailako talde honek Elgoibar garaitu zuen, pasa den larunbatean, etxean 3-0eko markagailuarekin. Lehen hiru minutuetan bi gol sartu zituzten, indarrez atera ziren zelaira beraz, eta horrela hiru puntuak ere Lesakan utzi zituzten. Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak kontatu digu nola joan zen neurketa. Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako gizonezkoak ere etxean aritu ziren pasa den igande arratsaldean eta bana berdinduta bukatu zuten Urola taldearen kontra. Lehen gola aurkariarena izan zen, penalti bidez, eta lesakarren berdinketaren gola luzapenean ailegatu zen, penalti bidez baita ere. Eta horrela, partidu on bat egin ez bazuten, puntu baliagarria lortu zuen Beti Gaztek. Taldeko entrenatzailea den Javier Escagüeserekin izan gara. Erregional mailako Gure Txokoak igoera faseari hasiera eman zion igande arratsaldean etxean ere. Matzadan jaso zuten Trintxerpe taldea eta 0-2ko markagailuarekin galdu zuten. Ez zuten arrakastarekin hasi denboraldiko bigarren fase hau, baina oraindik aunitz gelditzen dela aipatu zigun Ganix Zubieta entrenatzaileak eta hemendik aitzinera hobetu beharrean daudela. Nafarroako Ligako Lehen maila autonomikoko Baztanek 6-0 galdu zuen Corellanoren kontra. Partidu kaskarra egin zuten baztandarrek eta atsedenaldirako 4-0 zihoazten galtzen. Zaila izan zen azken 45 minutuei aitzin egitea eta besoak ez jeistea. Azkenean 6-0 galdu zuten eta orain, hau ahaztuta, heldu den asteburuko partiduari begira jarriko da taldea. Azkenik, Prefente mailako Doneztebek ere porrota jaso zuen larunbat eguerdian etxean. 1-4ko markagailuarekin galdu zuten Antsoaingo Gazte Berriak taldearen kontra. Ez zuten behar bezala hasi denboraldiko bigarren fasea eta horrela baloratu du Joel Gil bigarren entrenatzaileak asteburuan eginiko lana.