BETI GAZTEKO EMAKUMEEK GARAIPENA ESKURATU ZUTEN ETXEAN

2023/10/16
BETI GAZTEKO EMAKUMEEK GARAIPENA ESKURATU ZUTEN ETXEAN
Gizonezkoek aldiz, ezin izan zuten Eibar “B” garaitu eta Gure Txokoako erregionalek Trintxerperekin berdindu zutenBeti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakumeek denboraldiko bigarren garaipena segidan lortu dute asteburuan etxean. Arizmendi Ikastola izan zuten aitzinean eta 3-1eko markagailuarekin garaitu zuten aurkaria. Nerea Sanzek, Ane Ordokik eta Ane Etxegaraiek sartu zituzten golak eta Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak erran duenez, joko ona erakutsi zuten Mastegin. Maila bereko Beti Gazteko gizonezkoek berriz, 3-2 galdu zuten Eibar “B”-ren kontra. Irabazten hasi ziren, 1-2ko markagailuarekin, baina euren atean sartutako gol batek berdinketa ahalbidetu zion etxekoei. Horrez gain, epaileak erabaki oker bat hartu zuen eta horren ondorioz, Eibarrek hirugarren gola sartu zuen, hiru puntuak etxean utziz. Javier Escagües entrenatzaileak kontatu digu partidua nola joan zen.Azkenik, Berako Erregional mailako Gure Txokoa taldeak bana berdinduta bukatu zuen Trintxerperen kontrako neurketa. Bi garaipen eta bi berdinketa lortu dituzte orain arte, eta sailkapeneko laugarren postuan kokatu dira beratarrak, 8 punturekin. Lehen hiru postuetan, Dunboa Eguzki, San Marcial eta Landetxa daude hurrenez hurren, 9 punturekin bakoitza. Ganix Zubieta entrenatzailearekin solastu gara jardunaldi honen inguruan. (Argazkia: erran.eus)