BETI GAZTEKO EMAKUME ETA GIZONEZKOEK EZIN IZAN DITUZTE PUNTUAK BATU

2023/12/26
BETI GAZTEKO EMAKUME ETA GIZONEZKOEK EZIN IZAN DITUZTE PUNTUAK BATU
Emakumeek Urolaren kontra eta gizonezkoek Hernaniren kontra galdu zuten urteko azken jardunaldianGipuzkoako Ligako Ohorezko Erregional mailako taldeek soilik lehiatu ziren pasa den asteburuan. Lesakako Beti Gazteko bi talde nagusien kasua izan zen hori. Emakumeek Urola bisitatu zuten eta 5-2 galdu zuten Zumarragan, eta gizonezkoek ere Hernani hartu zuten etxean eta 0-2ko markagailuarekin porrota jaso zuten. Urteko azken jardunaldi hauek bukatuta, urtarrilaren bigarren astean hasiko da berriz ere txapelketa. Bitartean, atseden hartzeko tartea izanen dute lesakarrek, Baztan-Bidasoaldeko bertze taldeek bezala, eta indarrak batuko dituzte berriz ere emaitza onak batzen hasteko. Javier Escagües, Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako gizonezkoen entrenatzailea