BETI GAZTEKO BI TALDEEK GARAIPEN BANA ESKURATU DUTE ASTEBURUAN

2024/01/23
BETI GAZTEKO BI TALDEEK GARAIPEN BANA ESKURATU DUTE ASTEBURUAN
Nafarroako Ligan berriz, Baztanek galdu egin zuen Peña Azagresaren kontra eta Doneztebek Ziraukirekin berdinduBeti Gazteko Ohorezko Erregional mailako bi taldeek garaipen bana eskuratu dute asteburuan. Emakumeek, lehen itzuliko azken neurketan, 4-2 garaitu zuten Oiartzun C taldea. Gizonezkoek ere, bigarren itzuliko lehen jardunaldian, 0-1 irabazi zuten Zarautzen etxean. Nafarroako Ligan aldiz, ez dute zorte bera izan, nahiz eta itxura ona ematen segitu duten. Lehen maila autonomikoko Baztanek lehen itzuliko azken partidua jokatu zuen baita ere eta bertan, 2-0 galdu zuen Peña Azagresaren kontra. Azkenik, Prefente mailako Doneztebek berdinketarekin bukatu du denboraldiko lehen fasea. Ziraukirekin bana berdindu zuen etxean eta jardunaldiko puntuak banatu zituzten horrela.