BETI GAZTEK ETA GURE TXOKOAK GARAIPEN BANA ESKURATU DUTE ASTEBURUAN

2024/02/20
BETI GAZTEK ETA GURE TXOKOAK GARAIPEN BANA ESKURATU DUTE ASTEBURUAN
Beti Gazteko gizonezkoek eta Doneztebek bana berdindu zuten eta Baztanek aldiz, porrota jaso zuenBaztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusienen artean, soilik Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako emakumeen eta Gure Txokoako Erregional mailako gizonezkoek lortu zuten garaipena pasa den asteburuan. Lehena 4-1 garaitu zuten Mastegin Ondarbeltz Amaikak Mutriku taldea eta bigarrenak, 3-0eko emaitzarekin irabazi zuten Matzadan Atotxa River taldearen aitzinean. Ez zuten zorte bera izan bertze talde guztiek. Ohorezko Erregional mailako Beti Gazteko gizonezkoek bana berdindu zuten Deusto FC taldearen kontra, Zubietan, etxera zapore gazi gozoarekin bueltatuz, eta sentsazio berarekin gelditu ziren Nafarroako Ligako Preferente mailako Doneztebe taldeko jokalariak. Hauek ere bana berdindu zuten, etxean, Beti Onak B-ren kontra. Azkenik, Lehen maila autonomikoko Baztanek 2-1 galdu zuen Garesen kontra. Bolada txarrean daude baztandarrak, lesioen eraginez, baina zulotik ateratzea dute helburu eta hori lortzeko lanean segituko dutela argi dute. Javier Escagües, Ganix Zubieta, Iban Romo eta Joel Gil entrenatzaileak: