BETI GAZTEK AMAIKAK BAT GARAITU ZUEN MASTEGIN

2023/11/02
BETI GAZTEK AMAIKAK BAT GARAITU ZUEN MASTEGIN
Beti Gazte KJKE 2
0 Amaikak Bat KE
Besta egunarekin, azaroaren 1ean, jokatu zuten lesakarrek jardunaldi berri bat eta 2-0eko markagailuarekin irabazi zutenBesta eguna aprobetxatuta, Gipuzkoako Ligako gizonezkoen Ohorezko Erregional mailako taldeek jardunaldia jokatu zuten atzo, azaroaren lehenean. Beti Gaztek, bere aldetik, Debako Amaikak Bat taldea jaso zuen arratsaldean Mastegin, eta 2-0eko markagailuarekin eskuratu zuen garaipena. Iñigo Etxegaraiek eta Asier Larraldek sartu zituzten golak atsedenaldia baino lehen eta bigarren zatian, aurkariak erritmoa bizitu bazuen ere, gai izan ziren markagailua bere hortan mantentzen. Hiru puntu gehiago batuta, bederatzi ditu orain Javier Escagüesen taldeak eta jeitsiera postuetatik aldendu da. Horrela, egoera honetan bisitatuko dute, igandean (azaroaren 5ean), beheko postuetan dagoen Lagun Onak “B” talde azpeitiarra (17:45). (Argazkia: erran.eus)