BESTE URTE BAT DE LA SALUDEN GIDARITZAPEAN

2020/05/24
BESTE URTE BAT DE LA SALUDEN GIDARITZAPEAN

Bidasoa eta Sergio de la Salud akordio batetara iritsi dira urtebetez kontratua berritzeko. Bartzelonakoaren hirugarren denboraldia izango da Bidasoaren elastikoa soinean izango duela.

C.D. Bidasoa eta Sergio de la Salud (Bartzelona, 1985 akordio batera iritsi dira 2021eko ekainaren 30era arte Bidasoa Irunen jarraitzeko.

Erdiko atzelariak 2018ko udan fitxatu zuen talde bidasotarrak Chartres Métropole taldetik. Joan den denboraldiaren eta lehen itzuliaren arteko azken 45 partidetatik 41 jokatu ditu, 87 gol sartu ditu. Errege Kopako zazpi partiduetan 16 gol eskuratu ditu, Asobal Kopako lau neurketetan 8 gol eta Velux EHF Champions Leagueko hamar jardunalidetan 25 gol.

De la Salud "oso pozik" agertu da kontratua berritu ostean: "Nire helburua hemen jarraitzea zen, proiektu honetan eta klub honetan jarraitzea. Nire familia eta ni oso pozik gaude jarraitu ahal dugulako ".