Beste urrats txiki bat eman du Real Unionek

2018/04/08
LEIOA: Urtzi; Morcillo, Córdoba, Dani, Alain; Iosu Villar, Nico; Leandro, Aspas (Izaro, 84'), Óscar García; Yurrebaso. REAL UNION: Otaño; Estrada, Azkoiti, Senar, Aimar, Gayoso; El Haddadi, Martins, Mikel Alonso (Llamas, 70'), Eneko Eizmendi (Josu Hernáez, 81'); Orbegozo (Capelete, 86'). EPAILEA: Herrero Arenas. Txartel horiak: Óscar García, Alain (Leioa); Martins (Real Union).
Beste urrats txiki bat eman du Real Unionek
Leioa 0
0 Real Union

LEIOA: Urtzi; Morcillo, Córdoba, Dani, Alain; Iosu Villar, Nico; Leandro, Aspas (Izaro, 84'), Óscar García; Yurrebaso.

REAL UNION: Otaño; Estrada, Azkoiti, Senar, Aimar, Gayoso; El Haddadi, Martins, Mikel Alonso (Llamas, 70'), Eneko Eizmendi (Josu Hernáez, 81'); Orbegozo (Capelete, 86').

EPAILEA: Herrero Arenas. Txartel horiak: Óscar García, Alain (Leioa); Martins (Real Union).

Kostata, baina puntu bat bildu zuen Real Unionek larunbatean Leioan. Horri esker, sei puntuko errenta du promozio postuarekiko, Izarrak Burgosen galdu eta gero. Irungo taldeak lehen zati txukuna egin zuen Sarrienan. Lesioak gaindituta, Orbegozok eta Eizmendik maila ona eman zuten erasoan. Beasaindarrak eduki zituen bi abagune onenak.

Bigarren zatian, ordea, bide ezberdina hartu zuen lehiak. 47.minutuan epaileak baliorik gabe utzi zuen Daniren gola, jokoz kanpokoagatik. Horrek, hala ere, indarra eman zion etxeko taldeari. Gero eta hobeto aritu zen Leioa, gol aukera argiak sortuz. Bi aldiz jo zuen baloiak zutoinean. Azkena 92.minutuan izan zen, Aitor Morcillo txuribeltz ohiak jaurtitako falta batean.