BESTE BI PUNTU LIGAKO BIGARREN POSTURA IGOTZEKO

2019/03/25
BESTE BI PUNTU LIGAKO BIGARREN POSTURA IGOTZEKO
Bidasoa-Irun 28
26 BM Benidorm

Jon Azkuek Asobal Ligan 100 neurketa betetzen zituen partiduan Bidasoak beste bi puntu batu zituen Benidormen aurrean, 32 puntu guztira Asobaleko Ligako bigarrenak izateko

28 – Bidasoa-Irun (12+16): Rangel (p, 1 gol), Zabala (4), Kauldi (1),Esteban Salinas (5), De la Salud (1), Rodrigo Salinas (4), Seri (3) –hasierako zazpikoa–, Ledo (ps), Cavero (1), Aldaba, Serrano (2), Renaud (1), Azkue (4) y Tesoriere (1).

26 – BM. Benidorm (11+15): Vial (p), Simonet (1), Paván (4), Dapirán (3), Grau (1), Revin, Cabanas (12, 4 p.), –hasierako zazpikoa–, Mijuskovic (ps), Marchán (2), Porras (1), Rivero (2), Calderón, Skillhammar y Rodríguez. 

Bidasoak sufritzen jakin zuen Benidorm garaitzeko. Oso garrantzitsuak ziren bi puntu lortu zituzten Zupo Equisoainek zuzentzen duen taldearen aurka, izan ere, bi puntu hauen bidez, 32 batzen dituzte irundarrek eta Asobal Ligako bigarren posiziora bueltatzen dira.

5.minutuan 1-2 irabazten joan ondoren, talde Alakantarrak ez zen berrio ere markagailuan aurreratzeko aukerarik izan, hori bai, beti ere partidua berdintzeko oso hurbil egon ziren. Lehen markagailu horri Jacobo Cuetararen taldeak 10.minutuan erantzuna eman zion eta Iñaki Caveroren gol baten bidez 5-2koa ezarri zuen. Bidasoak defentsa bikainak burutu zituen, bai 6-0ekoarekin eta baita 5-1ekoarekin ere, baina Benidormek bikain erreakzionatu zuen Jon Azkueren golei eta azken hiru minutuetan 2-4ko partziala lortu eta gero, atsedenaldira 12-11ko emaitzarekin iritsi zen.

Bigarren zatian, etxeko taldeak oso ondo hasi zuen neurketa eta Mikel Zabalaren golen bitartez irundarren errenta lau eta bost goletara handitu zen (34.minutuan 15-11 eta 37.minutuan 18-13). Baina Benidormen erreakzio berri baten ondorioz, beste behin Bidasoak zuen aldea irauli eta gol batera jarri ziren (43.minutuan 19-18). Une hartan, Bidasoak Vial atezainaren bi minutuko kaleratzea baliatu zuten markagailuan berriro ere 24-19 aurreratzeko. Jon Azkuek bikain zuzendu zuen une hartan taldea eta Artalekuren laguntza oso nabaria izan zen.

12 minutu geratzen ziren eta duela bi aste Morrazoren aurka gertatutakoa ez errepikatzeko, pixkanaka pixkanaka neurketa moteltzen joan ziren. Horrela, Xoan Ledoren bi geldiketekin eta Iker Serranoren azken golaren bitartez, norgehiagoka 28-26 bukatu zen.

Esan bezala, 32 punturekin Asobaleko bigarren postuan dago berriz Bidasoa, Balonmano Logroño La Rioja puntu bateko aldearekin eta Fraikin Granollersekiko bi puntutara. Irundarren hurrengo neurketa Angel Ximenez Avia Puente Genilen aurka izango da, ostiralean arratsaldeko 19:00etatik aurrera.