Beste bi puntu ekarri ditu Bidasoak Galiziatik

2016/02/21
Beste bi puntu ekarri ditu Bidasoak Galiziatik

CISNE: Abilleira (2), Camiña, Chan (2), Cuadrado (7), Cuenca, Gil (7), González, Novas, Pombo, Rey (1), Rial (1), Simón, Vázquez, Vidal (1), López.

BIDASOA: Dejanovic, Zubiria, Azkue (2), Beltza (1), Bezbradica (1), Crowley (4), Davidovic (2), Martínez (4), Mouriño (3), Muiña (1), Odriozola (6), Portero, Vázquez (7), Villar (4).

MARKAGAILUA: 1-2, 3-5, 5-7, 7-10, 7-14, 9-18 (atsedenaldia); 10-20, 12-22, 15-26, 18-28, 19-31, 21-35.

Sendo jarraitzen du Bidasoa-Irunek Ohorezko B Mailako lidergoaren defentsan. Oraingoan Pontevedran aritu da, mailari eusteko lehian dagoen Cisneren etxean. Taldeen arteko aldea handia da sailkapenean, eta kantxan ere, hasieratik gelditu zen agerian. Behin bakarrik izan zuen abantaila etxeko taldeak, eta arratsaldeko lehen golari esker lortu zuen. Bidasoarren erantzuna berehalakoa izan zen, 1-5ekoa jarri baitzuten segituan markagailuan. 5-6ra hurbildu zen Cisne 12.minutuan, baina hortik aurrera, kontrolpean izan zuten irundarrek arerioa. 9-18koarekin amaitu zen lehen zatia. Bigarrena, erosoa izan zen Bidasoarentzat. Hamar golen inguruan ibili zen markagailuko aldea. Azken txanpan, kanpokoek are gehiago handitu zuten arte.