BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN

2021/09/20
BESTE BEHIN, CHAMPIONSEN

Hirugarrenez jarraian, Lekaenea Mahai Tenis taldeak Champions League txapelketa jokatu du.

Lekaenea Mahai Tenis taldea Champions Leagueko txapelketa jokatzea ez da berria; bai, ordea, aurtengo denboraldian lortu dituen emaitzak. Historian lehen aldiz, Champions Leaguen garaipena erdeitsi du talde irundarrak, Kroaziako taldea den eta Europako 16 talde onenen artean sailkatuta dagoen STK Starren aurka.

Hain zuzen ere, Endika Diezek, Dani Palaciosek, Iker Martinezek eta Carlos Francok osatzen duten laukoteak Kroazian lehiatu ziren. Bertan, kontzentrazio moduko multzoko txapelketan lehiatu ziren eta hirugarren bukatu zuten, bigarren postua eskuratzeko eta final-laurdenetara igarotzeko urrats batetara soilik.