Berdinketarekin amaitu du Mariñok lehen itzulia

2016/01/11
Berdinketarekin amaitu du Mariñok lehen itzulia

Hamabosgarren puntua bildu du Emakumeen Bigarren Mailako Mariñok, Gabonetako oporretatik bueltan. Ligako lehen itzuliko azken hitzorduan, bana egin zuten urdinek larunbatean, Eibarren aurka, Landetxan. Armaginek sartu zuten lehen gola, beraz, kalte handiagoa ekidin zuten irundarrek. Sailkapenaren erdian, zazpigarren postuan ekingo dio Mariñok bigarren itzuliari. Burgosen ariko dira asteburuan, Capiscol taldearen etxean. Jaitsiera postuetan dago talde gaztelarra, Mariñok baino sei puntu gutxiagorekin.