BERDINKETA LA PLANILLAN

2018/12/10
Real Unionek 1-1eko berdinketa eskuratu zuen Calahorraren aurka. Lehen zatian joko kaxkarra erakutsi bazuten ere, bigarrenean txuribeltzen zalegoak espero duen Real Union agertu zen
BERDINKETA LA PLANILLAN
Calahorra 1
1 Real Union

Merezitako puntu banaketa izan zen larunbatekoa. Calahorrak lehen zatian erakustaldia eman zuen eta Real Unionek berdina egin zuen bigarren zatian. Gauzak horrela, Real Unionek puntu berri bat eskuratzen du eta sailkapenean 14. jarraitzen du 18 punturekin.

Normalean oso gogor hasten ditu talde txuribeltzak norgehiagokak, baina larunbateak errioxarrak alor horretan gailendu zitzaien. Adrien Goñi eta Ubisek min handia egin zien Real Unionen defentsari eta horrek Irazustabarrena atezaina lan egitera behartu zuen. Eta baita bete ere, izan ere, usurbildarrrak merituzko bi geldiketa egin zituen Calahorra markagailuan aurreratu ez zedin.

Baina atsedenaldia iristear zela, 45.minutuan, Ubisek Real Unionen atea zulatu zuen. Buruz eskuratu zuen gola aurrelariak eta jokaldi horrekin batera, bi taldeak aldageletako bidea hartu zuten.

Bueltan txuribeltzen erreakzioa iritsi zen. Aldaketen bitartez hasierako sistema aldatu zuen Juan Dominguezek, Lizarraga atera zuen zelaira eta jokoa azkartu zen. Errioxarrek ez zuten lehen zatiko freskutasun bera, eta Real Unionek eskarmentua duela erakutsi zuen. Letamendiak eta Lizarragak hegaletatik bertikaltasuna ezarri zuten eta Orbegozok eta Galanek aukerak.

Azken biak izan ziren 70.minututik aurrera norgehiagokako protagonistak. 74.enean Galanek jaurtitako falta bat gutxigatik ez zen Calahorrako atean sartu, baina hiru minutu geroago, Orbegozok Lizarragaren erdiraketa bat baliatu zuen baloia sareetara bidaltzeko.

Bazirudien Calahorrak azken minutuetan gaizki pasako zuela, Real Union partiduaren bila joan baitzen, baina norgehiagokaren erritmoa moteltzen asmatu zuten eta aukera gutxirekin partiduaren amaierara iritsi zen.

Gauzak horrela, beste puntu bat Real Unionek etxetik kanpo lortzen duena. Txuribeltzen hurrengo arerioa Vitoria izango da, ligako azkenaurrekoa 11 punturekin. Bigarren norgehiagoka jarraian etxetik kanpo jokatuko dutena, igandean 17:00etan.