BERDINKETA GEHITZEN JARRAITZEKO

2019/11/21
BERDINKETA GEHITZEN JARRAITZEKO
Zaisa Txingudy Rugby Club 5
5 Bera Bera

Txingudi Errugbi Taldeak 5-5 berdindu zuen Bera Bera taldearen aurka, eguraldiak markatu zuen norgehiagoka. Puntu postiboa da sailkapenean batzen jarraitzeko.

Eguraldi traketxa zela medio, neurketa jokatu baino lehen Txingudi Errugbi Taldeko eta Bera Berako ordezkariak, epaileekin bilera bat egin zuten neurketa bertan behera uzteko ala jokatzeko erabakia hartzeko. Partidua jokatzeko erabakia hartu zuten, baina aurreikusten zuten bezala, neurketa oso baldintzatuta geratu zen, eta oso puntu gutxi eskuratu zituzten bi taldeek (5-5).

Lehen minutuetan Bera Berak hartu zuen neurketaren aginte makila, baina ez zuten arriskurik sortzen. Eguraldiaren ondorioz, baloi asko lurrera erortzen ziren eta neurketa asko trabatu zen. Lehen zatiaren erdialdean, Txingudi Errugbi Taldeak baloiaren jabetza izatea lortu zuen eta entsegua gauzatzeko lehen aukeran, entsegua erdietsi zuten. Lehen zatiaren gainontzeko minutuak Txingudi Errugbi Taldearen zelaian jokatu zen, baina bidasoatarrek defentsan sendo ibili ziren eta atsedenaldira 5-0ekoarekin markagailuan aurretik iritsi ziren.

Bigarren zatiaren hasieran, 45.minutuan, meleko erdilariak zigor kolpe bat azkar atera zuen eta bidasoatarren defentsa tokitik kanpo harrapatuta berdinketa ezarriko zuen entsegua erdietsi zuten. Txingudi Errugbi Klubak garaipena lortzeko aukerak izan zituen, argi zuten garaipena eskuratu lezaketela, baina ez zen horrela izan eta neurketa berdinketarekin bukatu zen. Hori bai, oso garantzitsuak diren bi puntu eskuratu zituzten, horrela, sei punturekin sailkapeneko zazpigarren postuan kokatu dira, jeitsiera postuetatik at.

Datorren astean Errioxara bidaiatuko dute errugbilari bidasoatarrek, oso neurketa zaila izango da, sailkapeneko laugarrenak dira errioxarrak, baina irabaztekotan inflexio puntu positiboa izango litzateke eta hori lortzeko irrikaz bidaiatuko dute.