Beheraldian ekingo dio Hendaiak fase finalari

2016/04/04
Beheraldian ekingo dio Hendaiak fase finalari

HENDAIA: Bordes - Danjou, Gaillardet, L. Mondela, Jaubert - Jimenez, Laurent - Labarthe, Lagenèbre, Sallenave – Moulay,Vial - Hiriart, S. Ibarburu, Larribe.
Aldaketak: Berho, Ezpeleta, Dudicourt, Garayar, Imaz, Bainçonau, Chaudière.

CASTELJALOUX: Lafon - Bousquet, Larrivière, Courcelle, Parra - Delage, Girou -Previtali, Lauga, David - Zago, Baudas - Clave, Oliveira, Dore.
Aldaketak: M.de la Bardonnie, Benazzi, Sinama, Prevot, Lamssirine, Ziani, Camaroque.

Sailkapeneko azken aurrenaren eta azkenaren kontra galdu du Hendaiak segidan. Joan den astean Bokalen galdu ondoren, Casteljaloux hartu du igandean. Sailkapeneko azkenak garaipena lortu du Ondarraitzen, eta ia defentsako bonusik gabe utzi du Hendaia. Bainçonauk azken minutuan lortutako entseguari esker lortu dute puntua xuriek. Ordura arte, kanpokoen mende aritu dira, noraezean. Lavarthe eta Sallenave jokalariak galdu dituzte, gainera. Azken emaitzak eta min hartutako jokalarien zerrenda ikusita, itxaropen handirik ez dute hendaiarrek fase finalari begira. Lehenago, Castelsarrasin bigarren sailkatuaren aurka jokatu beharko dute, etxetik kanpo. Gainera, lehen postua izango du jokoan aurkariak, Donibane Lohizunek baino puntu bakar bat gutxiago duelako.