Behe Bidasoko taldeak indarberritu ditu Ohorezko Erregionaleko hamalaugarren jardunaldiak
Lehen taldeak bezala, Real Union Bk ere gol festa izan du jardunaldi honetan. 5-1 irabazi zuen filialak larunbatean, Andoaingo Euskaldunaren aurka. Golak sartzeko arazoak izan dituzte txuribeltzek aurreko jardunaldi askotan. Oraingoan berriz, eraginkor aritu dira.
Hondarribiak hilabetea behar izan du berriro irabazteko. Martutenen lortu zuen azken garaipena, azaroaren 15ean. Oraingoan, berriz, Orioko mendean hartu dute berdeek, etxetik kanpo (0-2). Jokoarekin gustura geratu ez ziren arren, hiru puntuak eskuratu zituzten larunbatean, Mendibeltz futbol zelaian. Oriokok egin zuen lehen gola, bere atean, 5. minutuan. Bigarrena Jon Goikoetxeak sartu zuen 35.ean.
Ohorezko Erregionaleko sailkapeneko zortzigarren postuan daude hondarribiarrak, eta bederatzigarrenean irundarrak. Igandean izango dute etenaren aurreko azken hitzordua. Bi taldeak etxetik kanpo ariko dira. Hondarribiak Hernaniri egingo dio bisita, eta Mutrikuri Real Union Bk.