Beharrezko garaipena lortu du Erroibidek
ERROIBIDE-IRUN: Izaro Alza (4), Cristina Gonzalez (7), Maialen Ramirez (3), Leticia Martinez (8), Saioa Altzaga (11), Estrella Gonzalez (2), Leire Oregi (10), Nerea Saenz de Buruaga (8) eta Saray Arozena.
Aurreko hiru partidak galdu ondoren, balio handia duen garaipena lortu zuen igandean Emakumeen Lehen Mailako Erroibide-Irunek. Bilboko Autocares Alba La Salle taldea mendean hartu zuen, neurketa bizi batean. Pareko maila erakutsi zuten taldeek hasieran. Baina defentsako lanari esker, atsedenaldirako 36-23ko abantaila hartu zuten irundarrek. Bizkaitarrek jokoa gogortu zuten hirugarren laurdenean, eta 43-32ra hurbildu ziren.
Azken hamar minutuetan errentari eusteko intentsitatea mantendu behar izan zuen Erroibidek, baina La Sallek ez zuen amorerik eman. Eraso bizkorrei esker, 49-45koa jarri zuten markagailuan, neurketa amaitzeko bi minutu falta zirenean. Ahalegin hutsala izan zen, irundarrak azken jokaldietan fin ibili zirelako. Bosgarren garaipena izan da Erroibide-Irun taldearentzat. Datorren larunbatean Zizur Nagusian ariko dira neskak, Ardoiren kontra (19:30).