BEDERATZI DOMINA EUSKADIKO TXAPELKETAN BAT-entzat
Durangoko Landaka pistan asteburuan jokatu zen Euskadiko Txapelketa Absolutuan bederatzi domina eskuratu zituzten Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariek
Izugarrizko domina kopuruarekin bueltatu dira Bidasoa Atletiko Taldeko partaideak Durangotik. Pasaden asteburuan zehar Euskadiko Txapelketa Absolutua ospatu zen bertan eta eskualdeko kirolariek emaitza ikaragarriak lortu zituzten.
Guztira bederatzi domina lortu zituzten, hain zuzen, urrezko hiru, zilarrezko bi eta brontzezko lau. Urrezko lehena ohikoa den bezala Teresa Errandonearentzat izan zen 100 metro hesietan 13.45 denbora eginda. Pertika modalitatean, Malen Ruiz de Azuak Teresaren balentria bera burutu zuen 4.25 metroko saltoarekin. Urrezko azken domina gizonezkoetan iritsi zen, Mikel Ruiz Lasak pisuko jaurtiketan 11.20 metroko jaurtiketa lortu zuen eta horrekin batera, garaipena ere.
Zilarrezko dominak pertikan iritsi ziren ere, Mikel Campon eta Paula Añorga izan ziren bigarren postua lortzearen arduradunak. Hirugarren postuan ordea, Luis Aranzabalek pertikako jauzian, Alazne Garridok 400 metro leunetan, Juan Errandoneak salto hirukoitzan eta Malen de la Fuentek pertikako jauzian bukatu zuten.