Baztanek, Doneztebek eta Gure Txokoak garaipen bana eskuratu dute

2024/10/01
Beti Gazteko bi taldeek berriz, Zumaiakoren kontra galdu egin zituzten asteburuko neurketak.
Baztanek, Doneztebek eta Gure Txokoak garaipen bana eskuratu dute

Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusien artean, Baztanek, Doneztebek eta Gure Txokoak garaipen bana eskuratu zituzten asteburuan. Beti Gazteko bi taldeek berriz, ezin izan zuten Zumaiakoren kontrako bi neurketak gainditu. 

Gipuzkoako Ligan, emakumeen Ohorezko Erregional mailako Beti Gaztek 0-6ko markagailuarekin galdu zuen Zumaiakoren kontra, etxean jokatzen zuten denboraldiko lehen jardunaldian. Maldan goiti jarri zitzaien lesakarrei neurketa eta zaila egin zitzaien hori iraultzea. Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak egin du partiduaren balorazioa.

Gizonezkoen Ohorezko Erregional mailako Beti Gaztek ere, 3-2ko markagailuarekin galdu zuen Zumaiakoren kontra. Berdinketa eskura izan zuten lesakarrek, baina azkenean ezin izan zituzten jardunaldiko puntuak banatu. Galdu egin zuten eta alde horretatik, zapore gaziarekin bueltatu ziren Lesakara. Hala ere, Javier Escagües entrenatzaileak kontatu duenez, sentsazio onak ere bildu zituzten jardunaldi honetan.

Erregional mailako Gure Txokoak berriz, denboraldiko lehen jardunaldia jokatu zuen pasa den larunbatean etxean, Matzadan eta arrakastaz bukatu zuten gainera. Izan ere, lehen jardunaldi honetan, 4-0eko markagailuarekin irabazi zion Orereta Kafea taldeari. Lehen hiru puntuak batuta, pozik bukatu zuten asteburua beratarrek, Ganix Zubieta entrenatzaileak aipatu duen moduan.

Nafarroako Ligan ere, eskualdeko taldeek garaipenak eskuratu dituzte. Lehen Maila Autonomikoko Baztanek 4-2 garaitu zuen Ilumberri etxean. Erraza izan ez bazen ere, nagusitasuna erakutsi zuten Giltxaurdin, etxeko zaleen aitzinean eta hiru puntuak batu zituzten, Sergio Oskoz Baztan taldeko prestatzaileak jakinarazi duenez. 

Azkenik, Preferente mailako Doneztebek 7-0eko markagailu zabalarekin irabazi zuen Iñaki Indart zelaian, etxean, Mutilvera C taldearen kontra. Galdu gabe segitzen du Malerrekako taldeak denboraldi hasiera honetan eta hauek ere indartsu eta motibaturik daude orain arte lortutako emaitzekin. Sailkapen orokorrari begira, liderrak dira doneztebarrak orain, Gazte Berriak bigarren sailkatuarekin puntuetan berdinduta. Oier Beltran Doneztebek bigarren entrenatzailearekin izan gara honen inguruan solasean.