BAZTANEK CORELLANO JASOKO DU ETXEAN DENBORALDIKO LEHEN JARDUNALDIAN

2023/09/01
BAZTANEK CORELLANO JASOKO DU ETXEAN DENBORALDIKO LEHEN JARDUNALDIAN
Iban Romok entrenatzen duen taldea Nafarroako Ligako Lehen maila autonomikoan arituko da bertze urte batezBaztan KE-k iraileko lehen asteburu honetan emanen dio hasiera aurtengo denboraldiari. Hain zuzen ere, bihar (irailaren 2an), arratsaldeko 19:00etan jokatu du 2023/24ko lehen jardunaldia. Etxean arituko da, Giltxaurdi zelaian, eta bertan Corellano taldea jasoko du. Nafarroako Ligako Lehen maila autonomikoan arituko dira baztandarrak bertze urte batez, eta Iban Romo entrenatzaileak adierazi duenez, gogotsu eta indartsu daude. Uztailaren lehenean hasi zituzten aurrendenboraldiko prestaketak, orain dela bi hilabete zehazki. Talde nahiko berria dute eta gaztea, Jubenil mailako hainbat jokalari igo direlako aurten. Hauek denak elkartzeko helburuarekin egon dira lanean azken asteotan eta zenbait lagunarteko ere jokatu dituzte. Emaitza onak eta txarrak bildu dituzte, baina kontent dago Romo osatutako taldearekin eta lehiaketarako martxa hartzeko gogoz daude.