BAZTANEK BINA BERDINDU ZUEN CORELLANOREN KONTRA
2023/09/06
Denboraldiko lehen neurketan puntu bat batu zuten baztandarrek, gehiago izaten ahal zirenaren sentsazioarekinBaztan KE-k denboraldiko lehen jardunaldia jokatu zuen pasa den asteburuan etxean, Giltxaurdin. Corellano taldea izan zuen aitzinean eta neurketa gorabeheratsu baten ondotik, puntuak banatuta bukatu zuten partidua, binako markagailuarekin. Pozik, baina garaipenak ihes egin zienaren sentsazioarekin bukatu zuten Baztango jokalariek denboraldiko lehen neurketa. Corellano talde indartsua jaso zuten etxean eta berdinketa lortzea ona dela aipatu du Iban Romo entrenatzaileak. Hala ere, aitzinetik egon ziren partiduaren azken minutuetan eta ia lehen jardunaldiko hiru puntuak Baztanen gelditu ziren. Horregatik, zapore gazi-gozoa gelditu zaio taldeari. Edonola ere, denboraldi guztia dute aitzinetik eta Baztango jokalariak dagoeneko heldu den asteburuko partiduan pentsatzen ari dira buru-belarri. Hain zuzen ere, Aoiz bisitatuko dute larunbat honetan (irailaren 9an), 18:30ean. Aurkari honek 3-1eko emaitzarekin porrota jaso zuen pasa den astean Ondalan taldearen kontrako neurketan. Iban Romo Baztan taldeko entrenatzaileak lehen jardunaldiko balorazioa egin digu. (Argazkia: CD Corellano)