BAZKIDEEK NAHI DITUZTEN SARRERA GUZTIAK EROS DITZAKETE CISNE-REN KONTRAKO PARTIDUAZ GOZATZEKO

2023/04/06
BAZKIDEEK NAHI DITUZTEN SARRERA GUZTIAK EROS DITZAKETE CISNE-REN KONTRAKO PARTIDUAZ GOZATZEKO

Ortziralean (apirilaren 7an) bulegoa goizez egonen da irekita sarrerak eskuratzeko

Bidasoa Irunek Club Cisne BM taldea jasoko du larunbat honetan (apirilaren 8an), arratsaldeko 17:00etan, Artalekun. Plenitude ASOBAL Ligako 24. jardunaldia izanen da hau eta zaleek gozatu ederra hartzeko aukera izanen dute Aste Santuko oporren erdian.

Klub irundarrak bazkideen eskura jarri ditu Artalekuko sarrera guztiak. Bidasoako bazkide guztiek nahi adina sarrera erosteko aukera izanen dute, bi euroen truke, larunbateko partiduaz gozatzeko. Horretarako, Artalekuko bulegoa bihar (apirilaren 7a) irekita egonen da goizez. 9:30etik 13:00etara bazkideek aukera izanen dute hurbiltzeko eta larunbateko sarrerak eskuratzeko. Horrez gain, partiduaren egun berean, ordubete lehenago (16:00), txarteldegia irekiko da.

Klubetik adierazi dutenez, edozein zalantza izanez gero, 943 625 285 telefonora deitzeko aukera egonen da, baita bazkideak@cdbidasoa.eus helbidera idazteko ere.

(Argazkia: Fernando Lago)