BATeko mutilak seigarren Espainiako 20 urtez azpiko Klub Arteko Txapelketan

2024/10/30
Irundarrak A finalean lehiatu ziren Vallehermosoko pistan, Madrilen, eta seigarren postua lortuta bueltatu ziren etxera. Indibidualki, lehen postu bat, hiru bigarren, hirugarren bat eta bost laugarren postu eskuratu zituzten.
BATeko mutilak seigarren Espainiako 20 urtez azpiko Klub Arteko Txapelketan

Espainiako 20 urtez azpiko Klub Arteko Txapelketan izan ziren, pasa den asteburuan, Bidasoa Atletiko Taldeko mutilak. Madrilera joan ziren, bertako Vallehermoso pistan lehiatzeko. A finalean sartuta zeuden dagoeneko, bigarren urtez segidan, eta seigarren postuan sailkatu ondotik bueltatu ziren etxera, maila handia emanda. 

Sailkapeneko zortzigarren postuan bidaiatu zuten BATeko mutilek Madrilera. Bigarren urtez segidan sailkatu ziren Espainiako 20 urtez azpiko Klub Arteko Txapelketako A finalean lehiatzeko, eta zortzi onenen artean egotea jadanik garaipen bat zen beraientzat. Edonola ere, espektatiba guztiak gaindituta, seigarren postuan bukatu zuten lehiaketa, indibidualki maila handia emanda. 

Txapelketa guztian zehar, laugarren eta bostgarren postuan artean mantendu zen taldea. Bi deskalifikazioen ondotik, ordea, taldea lehen postu horietatik aldendu zen. Hala ere, 79 puntu bildu zituzten guztira eta horrek seigarren postuan kokatu zituen BATeko mutilak, bostgarren postutik puntu erdira soilik. 

Taldeak lehen postu bakarra eskuratu zuen, Alejandro Estebanen eskutik (xabalina jaurtiketan, 59,15 metro). Horrez gain, Joaquin Alonso (400 metroko lasterketan, 49,04 segundu), Ander Aramendi (1500 metroko lasterketan, 4:26,96 minutu) eta Mikel Aramendi (3000 metroko lasterketan, 8:48,79 minutu) bigarren sailkatu ziren eta Luken Aizpurua podiumeko hirugarren koskara igan zen (luzera jauzian, 6,47 metro). 

Hauek izan ziren bertze emaitza guztiak:

4. Ander Garaiar (100m 11,49 segundu)

4. Alai Cabello (800m 1:57,77 minutu)

4. Jon Gajate (110m hesi-lasterketan 16,49 segundu)

4. Ander Aristi (400m hesi-lasterketan 58,48 segundu)

4. 4x100m erreleboan (Zuazo, Garaiar, Miquelarena eta Aizpurua) 43,74 segundu

5. Lukas Cabezón (2000m oztopo-lasterketan 6:20,66 minutu)

5. Aritz Zuazo (altuera jauzian 1,86 metro)

6. Egoitz Miquelarena (200m 23,41 segundu)

6. Unax Eraso (mailu jaurtiketan 50,92 metro)

7. Xuban Yarza (diska jaurtiketan 32,49 metro)

8. Jon Izaguirre (pertiga jaurtiketan 3,41 metro)

8. Oinatz Almagro (jauzi hirukoitzean 12,63 metro)

8. Aitor Eizaguirre (pisu jaurtiketan 9,52 metro)

Deskalifikazioa: Víctor Gámez 5000m martxan

Deskalifikazioa 4x400m erreleboan (Garrancho, Tabor, Sissoko eta Alonso)

Adur Amilibia BATeko ordezkariak egin du asteburuko balorazioa: