BATeko gazteen hiru talde Euskadiko txapeldunorde Klub Arteko lehiaketan

2024/11/13
18 eta 20 urtez azpiko emakume eta gizonezkoek lortu zuten bigarren postua, baita 16 urtez azpiko gizonezkoek ere. Maila bereko emakumeak berriz, bostgarren postuan sailkatu ziren.
BATeko gazteen hiru talde Euskadiko txapeldunorde Klub Arteko lehiaketan

Bidasoa Atletiko Taldeko atleta gazteak Eibarren izan zieren, pasa den asteburuan, Euskadiko Klub Arteko Txapelketan lehiatzen. 18 eta 20 eta 16 urtez azpiko emakume eta gizonezkoen taldeek parte hartu zuten bertan, eta horietako hiruk txapeldunorde izatea lortu zuten: 18 eta 20 urtez azpiko emakume eta gizonezkoek eta 16 urtez azpiko gizonezkoek. 16 urtez azpiko emakumeak berriz, bostgarren postuan sailkatu ziren.

18 eta 20 urtez azpiko emakumeak bigarren

18 eta 20 urtez azpiko emakumeek Euskadiko txapeldunorde izatea lortu zuten asteburun Eibarren, guztira 70 puntu batuta. Real Sociedad irabazletik hurbil gelditu ziren, hauek 76 puntu eskuratu baitzituzten. Abiadura probetan izan ziren nagusi iraundarrak, baita fondoko probetan ere. Leire Martiarenak lortu zuen, hain zuzen ere, 100 metroko lasterketan irabaztea, 12,09 segunduko denbora eginez. Horrez gain, Izaskun Sanzek ere lehen postua eskuratu zuen, 1500 metroko lasterketan, 5:05,92 minutuko denborarekin eta Naia Llorentek beriz, urrezko domina eskuratu zuen altuera jauzian, 1,53 metroko salto onenarekin. 

Bigarren postuei dagokionez, Nerea Lopezek lortu zuen marka hau, 400 metroko lasterketan (1:03,32 minutu), baita Alaine Aguerraldek ere, 200 metroko lasterketan (25,47 segundu). Hauez gain, Irati Errok ere bigarren postua eskuratu zuen, 800 metroko lasterketan (2:29,88 minutu). Oihana Amadok eta Nerea Sorondok berriz, podiumeko hirugarren koskara igan ziren. Amado xabalina jaurtiketan (28,41 metro) eta Sorondo jauzi hirukoitzean (10,07 metro). 

Bertze emaitzak:

• 4. Eider Alzaga 400 metroko hesi-lasterketan (1:07,78 minutu)
• 5. Jone Agirre pisu jaurtiketan (6,83 metro)
• 5. 4x400 metroko erreleboan (Mariela Beraza, Eider San Millán, Nerea Sorondo, Jone Agirre, 4:34,61 minutu)

18 eta 20 urtez azpiko gizonezkoek ere bigarren postuan

18 eta 20 urtez azpiko gizonezkoek ere sailkapeneko bigarren postua eskuratu zuten, 65 punturekin. LEA La Blanca taldearekin berdindu zuten, baina azken hauek lortu zuten lehen postua, zilarrezko domina gehiago batu zituztelako indibidualki. 

Lehen postuei dagokionez, Aritz Zuazok lortu zuen horietako bat, altuera jauzian (1,84 metro), baita Joaquin Alonso ere 200 metroko lasterketan (22,23 segundu). Bertzalde, zilarrezko hiru domina lortu zituzten BATeko atletek: Markel Garranchok (400 metroko lasterketan, 50,83 segundu), Luken Aizpuruak (jauzi hirukoitzean, 12,38 metro) eta Jon Gajatek (400 metroko hesi-lasterketan, 1:02,14 minutu). Azkenik, bi hirugarren postu ere lortu zituzten: Unax Erasok (pisu jaurtiketan, 9,27 metro) eta Hugo Vazquezek (800 metroko lasterketan, 2:13,03 minutu). 

Bertze emaitzak:

• 4. 4x400m erreleboan (Ander Aristi, Aingeru Lizarraga, Nicolas Garzón, Alai Cabello, 3:42,16 minutu)
• 5. Aingeru Lizarraga 100 metroko lasterketan (11,86 segundu)
• 5. Julen Mendoza 1500 metroko lasterektan  (4:28,86 minutu)
• 6. Markel Arruabarrena xabalina jaurtiketan (20,74 metro)

16 urtez azpiko emakumeak bostgarren

16 urtez azpiko taldeak sailkapeneko bostgarren postuan kokatuta bukatu zuen asteburua, 45,5 punturekin guztira eta bost domina lortuta: Uzuri Martiarenak (xabalina jaurtiketan 30,14 metro) eta Irati Benitok (100 metroko lasterketan 13,48 segundu) urrezkoa, Hai Duongek (300 metroko lasterketan 42,61 segundu) eta Naia Piquerrek (1000 metroko lasterketan 3:21,58 minutu) zilarrezkoa eta 4x300 metroko erreleboan brontzezkoa (Irati Benito, Laia Vasquez, Nagore Navarro eta Hai Duong, 3:00,97 minutu). 

Bertze emaitzak:

• 4. Noa García 300 metroko hesi-lasterketan (50,12 segundu)
• 4. Iratxe Cambón 600 metroko lasterketan (1:46,42 minutu)
• 7. Izaro Romero altuera jauzian (1,20 metro)
• 7. Olatz Elizasu pisu jaurtiketan (7,08 metro)
• 8. Zoe Caseau jauzi hirukoitzean (8,28 metro)

16 urtez azpiko gizonezkoak txapeldunorde

Azkenik, BATeko 16 urtez azpiko gizonezkoek ere txapeldunorde izatea lortu zuten, 58 puntu batuta guztira. Lehen postuen artean, Jon Andianorena (300 metroko hesi lasterketan 42,83 segundu), Iker Anautena (jauzi hirukoitzean 11,89 metro) eta Unai Gonzalezena (600 metroko lasterketan 1:29,14 minutu) egon ziren. Brontzezko dominen artean ere bertze hiru lortu ziren: Eñaut Arburua (300 metroko lasterketan 38,14 minutu), Beñat Lekuona (altuera jauzian 1,55 metro) eta Gorka Garcia (1000 metroko lasterketan 2:53,66 minutu). 

Bertze emaitzak: 

• 4. 4x300 metroko erreleboan (Iker Anaut, Oihan Ausan, Unax Arbelaiz, Eñaut Arburua, 2:44,61 minutu)
• 5. Unax Arbelaitz 100 metroko lasterketan (12,65 segundu)
• 5. Ibai Anaut xabalina jaurtiketan (23,21 metro)
• 6. Anartz Alonso pisu jaurtiketan (8,43 metro)