BATeko gazteak nazio mailako finalean lehian Zaragozako European DNA Meeting-ean
Bidasoa Atletiko Taldeko bi talde nazio mailako European DNA Meeting-eko finala jokatzen izan ziren Zaragozan. Promozio mailako atletek seigarren postua lortu zuten azkenean, eta 20 urtez azpiko mailakoek berriz, bostgarrenan.
Promozio mailako taldea seigarren izan zen European DNA Meeting-eko nazioarteko finalean. Indibidualki ere maila ona eman zuten eta hauek izan ziren lortutako emaitzak:
- 60 metroko hesi-lasterketan: Jon Gajate 3. postua (8,43 segundu)
- Pisu jaurtiketan: Xuban Yarza 4. postuan (12,13 metro)
- Altuera jauzian: Noa Garcia 4. postuan (1,46 metro)
- 400 metroko lasterketan: Mariela Beraza 5. postuan (1:01,69 minutu)
- 60 metroko lasterketan: Eider Martin 6. postuan (8,55 minutu)
- Luzera jauzian: Iñigo Romero 6. postuan (4,12 metro)
Erreleboetan berriz emaitza hauek eman ziren. “La Caza” modalitatean, seigarren postua lortu zuen BATeko taldeak (Naia Piquer, Jon Gahate, Irati Benito eta Urko Ibarguen), 4:52,33 minutuz eginda ibilbidea. 4x2 itzuliko erreleboan ere seigarren postua lortu zuen taldeak (Jon Anfiano, Hai Duong Alzaga, Iratxe Cambon eta Alain Ugarte), 3:36,53 minuturekin.
Horrela, sailkapen orokorrean ere seigarren postua lortu zuen BATek, Playas de Castellon irabazi zuen txapelketan. Trops-Cueva de Nerja izan zen bigarrena, Alcampo Scorpio 71 hirugarrena, AD Sprint laugarrena eta Atletismo Albacete bostgarrena.
20 urtez azpiko taldea bostgarren izan zen
BATeko 20 urtez azpiko taldeak ere European DNA Meeting-eko nazio mailako finalean parte hartu zuen, eta bostgarren postuan bukatu zuen lehia. Indibidualki hauek izan ziren lortutako emaitzak:
- 60 metroko hesi-lasterketa: Eider Alzaga 3. postuan (9,25 segundu)
- Pisu jaurtiketan: Xuban Yarza 4. postuan (11,25 metro)
- 60 metroko lasterketan: Aingeru Lizarraga 5. postuan (7,49 segundu)
- 800 metroko lasterketan: Irati Erro 5. postuan (2:23,36 minutu)
- Luzera jauzian: Nora Aramendi 6. postuan (4,25 metro)
- Altuera jauzian: Ariz Zuazo markarik gabe (nuloa)
Erreleboetan berriz, “La Caza” modalitatean bostgarren postua lortu zuen BATeko taldeak (Nera Lopez, Markel Garrancho, Leire Martiarena eta Alai Cabello), 4:48,25 minutuko denbora eginez. 4x2 itzuliko erreleboan berriz, hirugarren izan zen klub irundarraren taldea (Eñaut Arburua, Alaine Aguerralde, Hai Duong Alzaga eta Hugo Vazquez), 3:25, 60 minutuko denborarekin.
Sailkapen orokorrari begira, BAT bostgarren izan zen, hemen ere Playas de Castellon nagusitu zen txapelketan. FC Barcelona bigarren izan zen, Atletismo Alcorcon hirugarren, Trops-Cueva de Nerja laugarren eta Alcampo Scorpio 71 seigarren.