BATeko federatuek zazpi podium desberdinetan egotea lortu zuten Donostiako Nazioarteko Kros Handian

2024/11/13
Bidasoa Atletiko Taldeko lasterkarien hurrengo hitzordua Euskadiko Selekzioarekin izanen da, azaroaren 17an Sevillan, Espainiako Klub Arteko Kros Txapelketan.
BATeko federatuek zazpi podium desberdinetan egotea lortu zuten Donostiako Nazioarteko Kros Handian

Pasa den azaroaren 3an, Donostiako Nazioarteko Kros Handia ospatu zen eta bertan izan ziren Bidasoa Atletiko Taldeko federatu eta eskolarteko korrikalariak. Lehen partehartzaileek artean gainera, emaitza onak lortu zituzten, guztira zazpi podium desberdinetara igotzea lortuz. 

Euria protagonista izan zen lasterketa ospatzen zen bitartean, baina ez zuen korrikalarien artean eragozpenik sortu eta behar bezala aritu ziaren lehian. Federatutako lasterkarien artean, BATeko atleta nabarmendu ziren Krosean. 16 urtez azpiko gizonezkoen mailan, Urko Ibargurenek eta Unai Gonzalezek partekatu zuten podiuma, Ibarguren lehen postuan helmugaratu baitzen eta Gonzalez bigarrenean. Maila bereko emakumeen artean, Naia Piquer zazpigarren izan zen eta Eider Aramburu bederatzigarren. 

18 urtez azpiko gizonezkoen mailan, Julen Mendoza hirugarren sailkatu zen eta Lucas Cabezon laugarren. 20 urtez azpiko emakumeen mailan berriz, Lorea Cabezon bigarren izan zen eta gizonen artean, Ander Aramendi podiumeko hirugarren koskara igan zen. Gainera, Mikel Aramendi anaia seigarren izan zen eta Iker Ibarguen bederatzigarren.  

Eskolartekoen partehartze bikaina

Eskolako atletek ere izan zuten partehartzerik Donostiako Nazioarteko Kros Handian, modu bikainean gainera. Alebin mailan, Maia Sanchez bigarren sailkatu zen eta Alex Sarriegi hamargarren. Infantil mailan berriz, Katet Arruabarrena hirugarren postuan helmugaratu zen, Danel Laporte seigarrenean eta Telmo Nausia zortzigarrenean. 

Taldeka ere aritu ziren lehian eskolartekoak, emaitza ezin hobeak lortuz. 16 urtez azpiko gizonezkoen taldeak lehen postua eskuratu zuen, baita 18 urtez eta 20 urtez azpiko taldeek ere. 16 urtez azpiko emakumeen taldeak hirugarren postua ere eskuratu zuen. Azkenik, absolutu mailako gizonezkoak bostgarren sailkatu ziren. 

Espainiako Klub Arteko Kros Txapelketa

Honen ondotik, BATeko atletek bertze hitzordu garrantzitsu bat izanen dute hurrengo igandean, azaroaren 17an. Espainiako Klub Arteko Kros Txapelketa ospatuko da orduan, Sevilla, eta Euskadiko Selekzioarekin arituko dira klub irundarreko lasterkariak. Guztira, estatuko bost talde daude sailkatuak, Euskadikoa barne, eta 16 urtez azpiko emakume eta gizonezkoak, 18 urtez azpiko emakume eta gizonezkoak eta 20 urtez azpiko gizonezkoak egonen dira bertan.