BATeko eskolako atletek zortzi domina eskuratu zituzten Gipuzkoako Txapelketaren hirugarren jardunaldian
Bidasoa Atletiko Taldeko infantil eta alebin mailako atletak Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren hirugarren jardunaldian lehiatu ziren, pasa den igandean Donostiako Anoetako Mini Estadioan. Guztira, zortzi domina ekarri zizuten bueltan etxera.
Infantil mailan, emakumeetan, Amane Arruabarrena bigarren izan zen luzera jauzian, 4,79 metro lortuta. Ane Placeres gainera, podiumeko hirugarren koskara igo zen 80 metroko lasterketa, 10,81 segunduko denbora eginez. Gizonetan, bertze bi brontzezko domina eskuratu zitutzen. Zhu Yuxuan hirugarren izan zen luzera jauzian (5,29 metro) eta Aiur Martinek ere brontzezko domina eskuratu zuen 220 metroko hesi-lasterketan (33,20 segundu).
Alebin mailan, emakumeetan, Iraia Garcia eta Maia Sanchez izan ziren nabarmendu ziren atletak. Garciak urrezko domina eskuratu zuen jauzi hirukoitzean (8,08 metro), baita brontzezko domina ere 60 metroko lasterketan (8,47 segundu). Sanchezek ere lehen postuan bukatu zuen 1000 metroko lasterketa, 3:29,64 minutuko denbora eginez. Jauzi hirukoitzean, Jare Munduatek lagundu zuen Garcia podiumean, bigarren izan baitzen Munduate (8,03 metro). Gizonetan, Amets Gurutzealdek zilarrezko domina eskuratu zuten vortex jaurtiketan, 40,30 metro lortuz.