BATeko emakume eta gizonek Liga hasiko dute asteburuan
Kluben arteko Estatuko Liga hasiko dute Bidasoa Atletiko Taldeko emakume eta gizonezkoek asteburu honetan. Larunbat honetan, apirilaren 26an, jokatuko da lehen jardunaldia, Sorian eta Manresan. Guztira, hiru jardunaldi ospatuko dira ekaina bitarte eta horien ondotik erabakiko da aurtengo Ligako txapelduna, baita jeitsiera eta igoerak erabaki ere.
Super Amara BAT taldeko emakumeek Ohorezko Mailako Liga jokatuko dute eta lehen jardunaldia Sorian izanen dute. Playas de Castellon, Atletismo Alcorcon eta Las Celtiberas de Soria taldeen kontra lehiatuko dira. 2024ko denboraldia historikoa izan zen emakumeentzat, Ligako finalera sailkatu zirelako lehen aldiz. Honen ondotik, asteburu honetako helburua bigarren postuan sailkatzea izanen da, bigarren jardunaldia ahalik eta hobekien hasteko. Lehia berdindua eta gogorra aurreikusten dute BATekoek eta puntu guztiek izanen dute garrantzia. Hauek izanen dira bertan egonen diren atletak:
• Abiaduran: Carla Arwen eta Leire Martiarena (100m), Carla Arwen eta Laia Olascoaga (200m), Alaine Aguerralde eta Alazne Etxebarria (400m).
• Iraupena eta iraupen erdia: Ainhoa Idoiaga eta Irati Erro (800m), Almudena Saborido eta Isra Rahali (1500m), Lucía Valero eta Douae Ouboukir (3000m).
• Hesi-lasterketa: Uxía Pereira eta Malen Martínez (100m), Mariela Beraza eta Alazne Garrido (400m).
• Oztopoak eta martxa: Nahia Pikabea eta Douae Ouboukir (3000m oztopo-lasterketa), Nerea Molina eta Ana Pulgarín (5km martxa).
• Jauziak: Naia Llorente eta Victoria Briso (altuera), Eider Redondo eta Zuriñe Celis (hirukoitza), Olaia Becerril eta Zuriñe Celis (luzera), Malen Orduña eta Aslyn Quiala (pertiga).
• Jaurtiketak: Victoria Briso eta Goizane García (pisua), Goizane García eta Arielle Ngole (diska), Blanca García eta Marta Mancebo (xabalina), Eloise Manga eta Lissette Arreaga (mailua).
- Erreleboak: 4x100m – Olaia, Leire, Laia eta Iraia. 4x400m – Alazne, Alazne, Ainhoa eta Alaine.
Gizonezkoak Manresan Lehen Mailako lehian
Gizonezkoek berriz, Manresan jokatuko dute Lehen Mailako Ligako lehen jardunaldia. 2024ean igoera lortu zuten finalean Leoni garaituta eta aurtengo denboraldian maila mantentzea izanen da helburu nagusia. Lehen jardunaldi honetan, Catalunya, Avinent Manresa eta Atletismo Portugalete izanen dira BATekoen aurkariak. Gizonezkoek ere, emakumeak bezalaxe, bigarren postuan bukatzea izanen dute erronka. Atleta hauek osatuko dute taldea larunbatean:
• Abiadura: Ander Garaiar eta Iker Arozena (100m), Erik Fernández eta Tirso Ocaña (200m), Alejandro Per eta Markel Garrantxo (400m).
• Iraupena eta iraupen erdia: Iker Anglada eta Mikel Landa (800m), Ander Anglada eta Julen Azpiazu (1500m), Joseba Larzabal eta Ander Aramendi (3000m).
• Hesi-lasterketa: Manuel Rodríguez eta Aitor Fernández (110m), Eñaut Arburua eta Ander Aristi (400m).
• Oztopoak eta martxa: Adrián Eronimedes eta Mikel Aramendi (3000m oztopoak), Leo Romero eta Rafael Torralba (5km martxa).
• Jauziak: Beñat Peso eta Aritz Zuazo (altuera), Juan Errandonea eta Oinatz Almagro (hirukoitza), Iker Arozena eta Aitor Fernández (luzera), Mario Estanga eta Imanol Ibarbia (pertiga).
• Jautiketa: Gonzalo Tamayo eta Bruno Cagigos (pisua), Asier Zarandona eta Bruno Cagigos (diska), Alejandro Esteban eta Xuban Yarza (xabalina), Unax Eraso eta Jon Ruiz (mailua).
• Erreleboak: 4x100m – Imanol, Alex, Erik eta Ander. 4x400m – Alejandro, Urko, Tirso eta Iker.