BATEKO ATLETAK ESPAINIAKO KROS TXAPELKETAN IZAN DIRA EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN
Gizonezkoen 18 eta 20 urtez azpiko, emakumeen 23 urtez azpiko eta mistoen erreleboetan parte hartu zuten eta denak Top10ean sailkatu ziren
Espainiako Kros Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Getafen. Bidasoa Atletiko Taldeko korrikalariak Euskadiko selekzioarekin izan ziren bertan, eta talde guztiak Top10ean sailkatu ziren.
Gizonezkoen 18 urtez azpiko taldean Urko Ibarguen eta Unai Gonzalez izan ziren. Lehenak 15:08 minutuetan osatu zuen proba, 51. postuan helmugaratuta, eta bigarrenak berriz, 15:06 minutuetan, 48. postua lortuta. Taldea bederatzigarren postuan sailkatu zen.
Gizonen 20 urtez azpiko taldeak ere zortzigarren postua eskuratu zuen eta tartean, BATeko Iker Ibarguen, Mikel Aramendi eta Ander Aramendi. Ibarguenek 46. postua eskuratu zuen (20:50 minutu), Mikel Aramendik 48. postua (20:54 minutu) eta Ander Aramendik 37. postua (20:44 minutu).
Emakumeen 20 urtez azpiko taldean Lorea Cabezonek eta 50. postua eskuratu zuen (26:18). Orokorrean, taldea hamargarren postuan sailkatu zen. Emakumeen 23 urtez azpiko taldean Sara Mancisidor 41. postuan sailkatu zen (44:45) eta taldea zazpigarren postuan bukatu zuen. Azkenik, errelebo mistoan, Elena Martinek Aragoiko selekzioarekin hartu zuen parte, eta bostgarren postua eskuratu zuen taldeak.