BATeko atletak 21 aldiz igo ziren podiumera Gipuzkoako 18 eta 20 urtez azpiko txapelketan

2025/02/12
Anoetako Belodromoan izan ziren Bidasoa Atletiko Taldeko atletak asteburuan, Gipuzkoako 18 eta 20 urtez azpiko txapelketan parte hartzen. Irungo klubak bere nagusitasuna erakutsi zuen bertan, guztira 21 aldiz podiumera igota.
BATeko atletak 21 aldiz igo ziren podiumera Gipuzkoako 18 eta 20 urtez azpiko txapelketan

18 eta 20 urtez azpiko Gipuzkoako Txapelketa ospatu zen pasa den asteburuan Anoetako Belodromoan. Bidasoa Atletiko Taldeko gazteak bertan izan ziren eta domina andana bat ekarri zuten bueltan etxera, guztira 21 aldiz igoz podiumera. 

20 urtez azpiko kategorian, urrezko lau domina, zilarrezko bertze lau eta brontzezko bat lortu zituzten BATeko atletek. Aritz Zuazo izan zen Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen atletetako bat, 60 metroko lasterketan, 7,24 segundu lortuta. Ander Aramendik ere zilarrezko domina eskuratu zuen, 1.500 metroko lasterketan (3:54,81 minutu). Alaine Aguerraldek ere lehen postua eskuratu zuen, 200 metroko lasterketan, 24,77 segundurekin, denboraldiko bere marka pertsonal onena lortuta. Azkenik, Izaskun Sanzek lortu zuen laugarren urrezko domina, 1.500 metroko lasterketan, 4:46,35 minutuan osatuta proba.

Zilarrezko dominei dagokionez, Aritz Zuazok podiumeko bigarren koskara igan zen, altuera jauzian, 1,89 metro eginda. Adur Ugartemendiak ere lortu zuen bigarren postua, 3.000 metroko lasterketan, 9:17,33 minutuan proba osatuta. Leire Martiarenak ere zilarrezko domina eskuratu zuen 200 metroko lasterketan, 25,57 segundurekin eta bere denboraldiko marka pertsonalik onena lortuta. Azkenik, Jone Agirrek bigarren postua eskuratu zuen altuera jauzian, 1,35 metroko jauzirik onena lortuz. Brontzezko dominei dagokionez, Izaskun Sanzek lortu zuen horietako bat, 800 metroko lasterketan, 2:16,84 minutu eginda. 

18 urtez azpiko taldea fondoan eta abiaduran nagusitu zen

18 urtez azpiko taldeak ere domina andana bat poltsikoratu zituzten. Guztira, urrezko hiru domina, zilarrezko bortz eta brontzeko bertze hiru eskuratu zituzten. Urrezko dominei dagokionez, Eñaut Arburuak lortu zuen horietako bat, 400 metroko lasterketan, 51,63 segundu eginez. Alai Cabello ere Gipuzkoako txapeldun izan zen, 800 metroko lasterketan, 1:56,32 minuturekin. Azkenik, Naia Llorentek lortu zuen urrezko bertze domina, altuera jauzian, 1,66 metroko jauzirik onenarekin. 

Zilarrezko dominei begira, Lukas Cabezonek lortu zuen horietako bat, 3.000 metroko lasterketan, 8:55,79 minuturekin. Jon Gajate ere bigarren izan zen, 60 metroko hesi-lasterketan, 8,35 segundurekin, baita Rafael Caseau ere, luzera jauzian, 6,20 metroko jauzirik onena eginda. Anartz Alonsok pisu jaurtiketan lortu zuen zilarrezko domina, 7,61 metroko jaurtiketarekin, eta Ibai Anaut ere podiumeko bigarren koskara igo zen pertigarekin 2,80 metroko jauzia lortuz. Azkenik, Mariela Berazak 1:01,72 minutuan osatu zuen 400 metroko lasterketa eta berak ere bigarren postua eskuratu zuen. 

Brontzezko dominei dagokionez, Urko Ibarguenek lortu zuen hirugarren postua 3000 metroko lasterketan (9:14,20 minutu). Markel Garrancho ere hirugarren koskara igo zen, 200 metroko lasterketan (22,73 segundu). Azkenik, Nerea Sorondok brontzezko domina eskuratu zuen 60 metroko lasterketan 7,97 segunduko denbora eginez, bere marka pertsonalik onena.