BAT EUSKADIKO KLUBEN ARTEKO TXAPELKETAN GARAILE HIRU KATEGORIATAN

2023/10/17
BAT EUSKADIKO KLUBEN ARTEKO TXAPELKETAN GARAILE HIRU KATEGORIATAN

20 urtez azpiko emakume eta gizonezkoak eta 16 urtez azpiko gizonezkoak Euskadiko txapeldun bilakatu ziren

Euskadiko kluben arteko Txapelketan ospatu zen pasa den asteburuan Durangon, eta Bidasoa Atletiko Taldea garaile izan zen hiru kategoria desberdinetan: 20 urtez azpiko emakume eta gizonetan eta 16 urtez azpiko gizonetan. 16 urtez azpiko emakumeek laugarren postua eskuratu zuten, podiumeko hirugarren koska puntu bakar batera izanda.

20 urtez azpiko emakumeak Euskadiko txapeldun bilakatu ziren pasa den larunbatean Durangon. Guztira 73 puntu batu zituzten sailkapenera, Real Sociedad (66 puntu) eta Durango Kirol Taldearen (55 puntu) aitzinetik. Indibidualki lortutako emaitzei dagokionez, lau urre lortu zituzten Bidasoa Atletiko Taldeko emakumeek, denak abiadura probetan: Leire Martiarena 100 metroko lasterketan (12,81), Laia Olascoaga 200 metrotan (25,70), Alaine Aguerralde 400 metrotan (58,97) eta 4x100 metroko errelebotan (Uxue Garrancho, Leire Martiarena, Laia Olascoaga eta Martina Villar).

Bigarren postuan, Eider Alzaga sailkatu zen, 100 metroko hesi-lasterketan (16,83). Izaskun Sanzek ere zilarrezko domina eskuratu zuen 1500 metroko lasterketan (4:52,39), eta azkenik, Irati Errok, 800 metroko lasterketan eta 2:35,65ko denborarekin, bigarren postua lortu zuen. Hirugarren koskara, Elaia Tapia (pertigan 2,20 metro eginda) eta Jare Garcia igan ziren (pisuan 8,58 metro lortuta).

20 urtez azpiko gizonezkoak txapeldun ere

Maila bereko gizonezkoek ere garaipena eskuratu zuten Euskadiko Txapelketan, 45 puntu batuta guztira. Bigarren eta hirugarren postuetan, Atletico Getxo (42 puntu) eta Real Sociedad (38 puntu) sailkatu ziren hurrenez hurren. Beñat Miquelarenak (200 metrotan, 22,46), Aritz Zuazok (xabalinan, 38,47), Mario Estangak (pértiga, 3,20 metrotan) eta Iker Ibarguenek (1500 metrotan, 4:38,21) lortu zituzten garaipenak.

Bigarren postuan berriz, Luken Aizpuruak (luzeran, 5,94 metro), Liher Ugartemendiak (100 metrotan, 11,65 segundu) eta Julen Casadok (800 metrotan, 2:04,71 minutu). Hirugarren postuan azkenik, Unax Eraso sailkatu zen, pisuan 8,22 metro lortuta.

16 urtez azpiko gizonezkoak ere garaile

16 urtez azpiko BATeko gizonezkoak Euskadiko txapeldun bilakatu ziren baita ere. GUztira 59 puntu batu zituzten sailkapenera, Tolosa CF (48,5) eta Real Sociedad (46) kluben aitzinetik. Jon Gajatek 100 metroko hesi-lasterketan, Markel Garranchok 100 metrotan, Hugo Vazquezek 600 metrotan eta Alai Cabellok 1000 metrotan lortu zituzten garaipenak. Bigarren postuan Rafael Caseau sailkatu zen, luzera-jauzian, eta hirugarren postuan azkenik, Anartz Alonso (pisuan, 7,17m), Iker Anaut (pértiga, 2,60m) eta 4x100 erreleboko taldea sailkatu ziren.

16 urtez azpiko emakumeak laugarren postuan

Maila bereko emakumeak laugarren postuan sailkatu ziren azkenik, 44 punturekin, hirugarren postutik puntu bakarrera geldituz. Bere aitzinetik Tolosa sailkatu zen, 45 punturekin. Bigarren koskara Oihana Amado igan zen eta hori izan zen emaitzarik onena. Xabalinan, 29,16 metro egin zituen. Horrez gain, hirugarren postuan sailkatu ziren Nerea Sorondo (100 metrotan, 13,09), Iratxe Cambon (600 metrotan, 1:49,31), Nerea Cambon (1000 metrotan, 3:23,54) eta Mariela Beraza (300 metrotan, 44,13).