BAT-EKO KORRIKALARIEK BI TITULU ETA HIRUGARREN POSTU BAT ESKURATU DUTE EUSKADIKO KROS TXAPELKETAN

2023/01/18
BAT-EKO KORRIKALARIEK BI TITULU ETA HIRUGARREN POSTU BAT ESKURATU DUTE EUSKADIKO KROS TXAPELKETAN

18 urtez azpiko neskak eta 16 urtez azpiko mutilak Euskadiko txapeldunak izan dira kroseko kluben kategorian

Bidasoa Atletiko Taldeko gazteak denboraldi izugarria egiten ari dira krosean. Hain zuzen ere, 18 urtez azpiko neskak eta 16 urtez azpiko mutilak Euskadiko txapeldunak bilakatu dira krosean kluben kategorian. Honez gain, 18 urtez azpiko mutilek hirugarren postua eskuratu dute.

BATeko 18 urtez azpiko nesken taldeak Euskadiko Kros Txapelketa irabazi dute klub moduan. Izan ere, Maria Bauzak zazpigarren postua eskuratu zuen pasa den asteburuko lasterketan (25:09), Irati Errok bederatzigarrena (25:18), Lorea Cabezonek hamalaugarrena (26:11) eta Elene Casadok hamazazpigarrena (26:48).

16 urtez azpiko mutilak ere Euskadiko txapeldunak bilakatu dira kategoria berean. Hemen, Hugo Vazquezek (13:55) eta Julen Mendozak (13:59) bigarren eta hirugarren postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren. Gainera, Lukas Cabezon zortzigarren postuan sailkatu zen (14:22) eta Alai Cabello hamalaugarren (14:50).

Honez gain, 18 urtez azpiko mutilak hirugarren postua eskuratu zuten Euskadiko Txapelketan. Iker Ibarguren bigarren sailkatu zen (19:28), Adur Ugartemendia bostgarren (19:56), Xabier Elortegi 22. (22:34) eta Unax Aramburu 24. (22:45).

Azkenik, azpimarratzekoa izan zen Unax Goenagaren emaitza, hamargarren egin baitzuen 20 urtez azpiko krosean, 28:01eko denbora eginez. Gizonezkoen kros motzean ere, Aritz Leonet bigarren izan zen (6:34) eta Xabier Sesma seigarren (7:18).