BAT-EKO ATLETEK EUSKADIKO KLUB ARTEKO KOPA JOKATUKO DUTE

2024/01/19
BAT-EKO ATLETEK EUSKADIKO KLUB ARTEKO KOPA JOKATUKO DUTE
Emakumeek garaipena berretsi nahi dute bertan eta gizonezkoek bigarren postura hurbilduBidasoa Atletiko Taldeko atletek bertze hitzordu garrantzitsu bat dute asteburu honetan. Euskadiko klub arteko Kopa jokatuko dute. Bertan, emakumeek pasa den urtean lortutako garaipen historikoa berretsi nahi dute eta gizonezkoek ere lehengo denboraldiko hirugarren postua errepikatu eta, ahal bada, bigarren postura hurbildu. Adur Amilibia BATeko ordezkariak aipatu ditu hitzorduak.