BAT-EKO ALEBIN ETA INFANTILEK ZAZPI DOMINA ESKURATU ZITUZTEN GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

2023/05/03
BAT-EKO ALEBIN ETA INFANTILEK ZAZPI DOMINA ESKURATU ZITUZTEN GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Donostian jokatu zen Gipuzkoako Bigarren Eskolarteko Txapelketa eta BAT-eko atletek zazpi domina eskuratu zituzten guztira

Gipuzkoako Bigarren Eskolarteko Txapelketa jokatu zuten Bidasoa Atletiko Taldeko alebin eta infantilek pasa den asteburuan Donostian. Guztira, zazpi domina eskuratu zituzten klub irundarreko atletek, lau alebin mailan eta hiru infantil mailan.

Alebin mailako emaitzarik azpimarragarriena Danel Laportek lortutakoak izan ziren. Izan ere, urrezko bi domina lortu zituen atleta gazteak, bata jauzi hirukoitzean (8,38 m), eta hirugarrena 60 metroko lasterketan (7,59 segundu). Honez gain, Inge Garayaldek zilarrezko domina eskuratu zuen 1000 metroko lasterketan (3:32,33) eta Amane Arruabarrena ere bigarren postuan sailkatu zen 60 metroko lasterketan (8,76 segundu).

Infantil mailan ere, BAT-eko atletek hiru domina irabazi zituzten, hiruak zilarrezkoak. Iker Anautek luzera-jauzian 5,61 metro egin zituen, Eñaut Arburuak 220 metroko hesi-lasterketan 30,97ko denbora lortu zuen, eta Urko Ibargurenek 2:57,02 minutu behar izan zituen 1000 metroko lasterketa osatzeko.