Balentria egin du Hendaiak
HENDAIA: Chaudière – Bainconau, Azpeitia, Gaillardet, Jaubert Alzate – Jimenez, Lopez Herrero – C. Pinon, Betachet, Sallenave – V. Pinon, Vial – Hiriart, Azpiroz, Larribe. Aldaketak: Cazet, Ibarburu, Eceizabarrena, Zubizarreta, Labarthe, Ducoté, Laurent.
MAZAMET: Marvielle – Tabu, Pages, Marty, Marteau – Hallinger, Garric – Maffre, Assemat, Ruiz - Rayssac, Zas Moreira – Destruelles, De Sousa, Nuninger. Aldaketak: Basso, Jobe, Maris, Froissard, Marquié, Mouffok, Compagnon.
Final laurdenetara pasa eta Fédérale 1 mailarako txartela eskuratu du Hendaiak. Hamabi puntuko desabantaila zuen Mazamet aurkariarekiko, joanekoan galdu ondoren (27-25). Baina norgehiagoka bikaina osatu zuten xuriek. Arratsalde gogoangarria izan zen Ondarraitzen. Defentsan harresi gaindiezina osatu zuten bidasoarrek, eta erasoan, baliabide sorta eta eraginkortasun itzela erakutsi zituzten. Ahaleginak saria eman du, eta Fédérale 1 mailan lehiatzeko eskubidea du Hendaiak. Erronkaren bideragarritasuna aztertu beharko du orain klubak.