BADA ESPERANTZA

2020/01/28
BADA ESPERANTZA
Hendaiako Estadioa 31
26 Soustons

Hendaiako Estadioak duela asko lortu ez zuen garaipena erdietsi zuen Soustonsen aurka

Hendaiako Estadioak arnasa hartu du, jardunaldi batez behintzat, eta sekulako garaipena erdietsi zuten Soustons taldearen aurka (31-26). Hiru jardunaldi baino gehiago zeramatzan Hendaiako taldeak garaipena eskuratu gabe, sailkapeneko azkenekoa izaten jarraitzen du, baina lau puntu eskuratuta jeitsiera postuetatik at dauden taldeetara gerturatu dira.

Sailkapeneko zazpigarrena garaitzeko balentria lortu zuten, edozein garaitzeko gai direnaren adierazle. Datorren astean, Lormonten zelaian jokatuko dute, sailkapeneko zortzigarrenaren etxean, eta aste honetako emaitza berdina erdiesten saiatuko dira; izan ere, hirunaka batu behar du Hendaiako Estadioak egoera honi guztiz buelta emateko.