AZKUEK, ESPIGARESEK ETA BRAVOK EZ DUTE EBAKUNTZARIK BEHARKO

2022/09/22
AZKUEK, ESPIGARESEK ETA BRAVOK EZ DUTE EBAKUNTZARIK BEHARKO

Hiru jokalariak lesioen bilakaeraren arabera itzuliko dira zelaira

Real Unionetik jakinarazi dutenez, azken proba medikoek Azkue, Espigares eta Bravo ez direla ebakuntza-gelatik pasatu beharko adierazi dute. Azken asteetan min hartuta, geldirik egotera behartuta izan dira hiru jokalariak eta beraien lesioen bilakaeraren arabera bueltatuko dira entrenamenduetara.

Julen Azkuek CD Atletico Balearesen aurkako partidan hartu zuen min eta ezkerreko oineko barneko maleoloan haustura duela erran dute. Antonio Espigaresek berriz, SD Leioaren kontrako neurketan, barneko alboko lotailua bihurritu zuen eta eskuin oineko flexoaren haustura partziala duela ere onartu dute. Azkenik, Carlos Bravok CD Eldenseren aurkako norgehiagokan lesionatu zen eta eskuineko iskiotibialean mikrohaustura duela argitu dute.

Hala ere, hiruetako inorrek ez duela ebakuntzarik beharko ere azpimarratu dute eta beraien lesioen bilakaeraren arabera itzuliko direla entrenamendu eta lehiara ere jakinarazi dute.