Azken unean ihes egin dio garaipenak Hendaiari

2017/02/07
Azken unean ihes egin dio garaipenak Hendaiari

PAMIERS: Piorkowska, Biart, Henry, Pautou, Niculaï, Lavergn, Pecrix, Lledos, Sentenac, A. Casenave, Garcia, Santos, Simon, Bertro, Hart. Aldaketak: N’Daya, Warnet, Rouch, Laberty, C. Casenave, Toffolo, Renart.
HENDAIA: Bainçonau - Jaubert, Gaillardet, Ducoté, Danjou - Mondela , Lopez - Sallenave, Pinon, Betachet, - Zubizarreta, A. Ibarburu - Larribe, Cazet, Eceizabarrena.Aldaketak: Azpiroz, Dedouit, S. Ibarburu, Vial, Le Calvez, Laurent, Jimenez.

Larunbateko partidako luzapenean lortu zuen Pamiersek markagailuari buelta ematea. Gutxigatik geratu zen Hendaia, beraz, garaipenik gabe. Norgehiagokaren hasiera bikaina izan zen xurientzat, 0-9ko abantaila hartu baitzuten. Atsedenaldirako, ordea, markagailuan agintzea lortu zuen Pamiersek (10-9).

Bigarren zatian zehar, 17-9ra ere ihes egin zuen etxeko taldeak. Hendaiaren erreakzioa heldu zen orduan, eta aurrea hartzea lortu zuen, 64.minutuan (17-19). Luzapenean, 83.ean, ordea, azken hiru puntuak bildu zituen Pamiersek, garaipena eskuratzeko. Hendaiak defentsako bonusa lortu zuen, behintzat. Multzoko lidergoan jarraitzen du, Maulerekiko bost puntuko aldearekin.