Azken unean galdu du berriro Hondarribiak

2015/10/29
Azken unean galdu du berriro Hondarribiak

Esku hutsik amaitu du jardunaldia Hondarribiak, bigarren aldiz segidan. Tolosan 90.minutuan jaso zuen 2-1koa, seigarren jardunaldian. Zazpigarrenean, Zarautzek 93.minutuan lortu zuen amaierako 1-2koa. Larunbatean izan zen, Hondartza futbol zelaian. Itxura ona eman zuten berdeek, bigarren zatian batez ere. Lanaren emaitza bildu zuen 90.ean, banakoa sartu baitzuten. Baina hiru minutu beranduago, bigarren gola sartu zuen Zarautzek. Ohorezko Erregionaleko sailkapenean behera egin badu ere, ondo ari da Hondarribia. Larunbatean Oiartzungo Karla Lekuonan jokatuko du (15:30).

Real Union Bk Lesakan berdindu zuen igande arratsaldean, Beti Gazteren kontra (2-2). Bikain aritu zen filiala lehen zatian Mastegin. Bigarrenean, berriz, behera egin zuen nafarren bultzadaren aurrean. Lau jardunaldi daramatzate jada txuribeltzek galdu gabe, eta sailkapeneko zazpigarren tokian daude. Larunbatean Orioko hartuko du Union Bk Galen (15:30).