Azken txanpan ihes egin dio garaipenak Bidasoa Bri
BIDASOA: Mindegia, Zamora, Aldanondo (5), Urdin (3), D.Rincón (1), Cabronero (4), Zamarreño, Martínez, Calderón (3), Satrustegui (2), Eizaguirre (4), Martín (1), Ruiz, Santa Cruz
MARKAGAILUA:1-7, 7-8, 9-12, 10-13, 12-13, 15-17 (atsedenaldia); 15-17, 16-18, 18-21, 20-21, 23-21, 27-23.
Azken hamar minutuetan egindako akatsek kondenatu zuten larunbatean Bidasoa B Donostiako Egian. Bikain hasi zuten norgehiagoka, 0-6ko partzialarekin. Etxekoen erreakzioa ere tamainakoa izan zen, 8-8 berdintzea lortu baitzuten. Hala ere, neurketaren zatirik handienean, nagusi izan zen filiala markagailuan. 45.minutuan 18-21 irabazten ari zen. Baina hortik aurrera, irundarren hondamendia hasi zen. Porrotak lehen postuetako lehiatik aldendu du, momentuz, Bidasoa B. Larunbatean Romoren etxean ariko da, Getxon (20:00).
Hondarribiaren garaipen estua
Euskal Ligako Hondarribiak arnasa hartu zuen igandean, Basauri mendean hartuta. Talde bizkaitarra sailkapeneko liderra zen, partidarik galdu gabe zegoen, eta estu hartu zuen Hondartzako taldea. Hala ere, berdeek bi puntuak lortu zituzten (23-22). Corazonistas taldeari bisita egingo dio Hondarribiak, larunbatean Gasteizen (18:30).