Azken txanpan ihes egin dio berdinketak Mariñori
MULIER: Marina, Blanco (Ines), Naiara Sanchez, Elena D, Irene, Naiara Saralegui (Helen), Lidia, Txuki, Maider (Lorena), Judith (Tami), Miriam.
MARIñO: Laura, Udane, Maddalen, Carla, Nekane, Erkuden, Maddi (Irati), Sara, Ey (Kadal), Uxue, Marina (Iztzel).
GOLAK: 0-1: Nekane(30'). 1-1: Miriam (56'). 2-1: Maider(65'). 2-2 Ey (80'). 3-2: Lorena (87').
Esku hutsik itzuli zen igandean Mariño Taxoaretik. Mingarria izan zen porrota, 87.minutuan sartu zuelako Osasunaren emakumeen talde nagusiak hirugarren gola. Lehen zati ona egin zuten urdinek, kontrolpean izan zituzten gorritxoak. Gainera, Nekanek abantaila eman zion Irungo taldeari, 30.minutuan, falta jaurtiketa batekin.
Bigarren zatian beste itxura bat eman zuen etxeko taldeak, aldaketei esker, batez ere. Markagailuari buelta eman zion talde nafarrak (2-1). 80.minutuan, berriz, Eyovor Kakstein Feroe irletako jokalariak berdinketa jarri zuen berriro markagailuan. Beste norabide aldaketa bat izango zuen neurketak oraindik. 87.ean, garaipenaren gola sartu zuen Mulierrek.
Asteburuan atsedena izango du Emakumeen Bigarren Mailak. Abenduaren 6an, Logroño liderra hartuko du Mariñok Landetxan. Neurketa guztiak irabazi ditu, orain arte, Errioxako taldeak. Mariño zortzigarren postuan dago, 11 punturekin.