Azken minutuetan erabaki du Bidasoa Bk

2016/02/11

BIDASOA B: Zamora, Mindegia, Aldanondo (2), D.Rincón (3), Vergara, Cambronero (3), Martínez (2), Calderón (2), Satrustegui (2), Cañas (1), Eizaguirre, Martín (4), Sagarzazu, Ruiz (2), Santa Cruz (1), Isidro.

MARKAGAILUA:3-3, 5-5, 8-7, 9-9, 10-11, 12-12 (atsedenaldia); 13-13, 13-14, 15-15, 16-15, 17-18, 18-22

Usurbilen irabazi zuen Bidasoa Bk larunbatean, Estatuko Lehen Mailako hemeretzigarren jardunaldian. Neurketa berdindua izan zen, bigarren zatiko 24.minutura arte. 17-17koa irudikatzen zuen orduan markagailuak. Hurrengo minutuetan, berriz, 0-5eko partziala osatu zuen Pedro Salcedoren taldeak, bi puntuak eskuratzeko.

Larunbatean aurkari gogorra hartuko du filialak. Tolosa liderrak egingo dio bisita Artalekun, 16:30etan. Multzoko liderra da Tolosa, eta norgehiagoka bakar bat galdu du denboraldi osoan.

Garaipenetik hurbil izan da Hondarribia

Euskal Ligako Hondarribia Eskubaloiak eskura izan zuen garaipena larunbatean Bilbon. Ihes egin zion ordea, eta 21-20 galdu zuen Deustu Loiolaren aurka. Berdeek Zarautz hartuko dute igande eguerdian Hondartza kiroldegian.