Azken minutuan ihes egin dio puntuak Real Unioni
REAL UNION: Otaño; Estrada, Azkoiti, Esnaola, Gayoso; Rodellar, Ekhi (Garcés, 91'); Urkizu (Hernáez, 81'), Juan Domínguez (Capelete, 87'), Llamas; El Haddadi.
TUDELANO: Pagola; Jiménez, Martínez, Messeguer, Corral (Zamorano, 48'), David Lázaro, Lizarraga, Ibai Ardanaz, Adán Pérez, Bravo, Mika Junco (Delgado, 73').
GOLAK: 0-1: Adán Pérez (7'); 1-1: El Haddadi (72'); 1-2: Lizarraga (90').
Eskura zuen puntu bat galdu du Real Unionek, Tudelanoren aurka, Stadium Galen. Norgehiagoka txarra izan da txuribeltzena, baina kontrako markagailuari buelta eman ondoren, 90.minutuan jaso dute azken gola. Lehena 7.minutuan sartu du Adan Pérezek, kontraerasoan. Hortik aurrera, Tudelano nagusi izan da lehen zatian. Errenta handiagoa lortzeko abagune sorta eduki du, baina 1-0ekoarekin iritsi da atsedenaldia. Otaño atezainak ekidin du, neurri handi batean, nafarren bigarren gola.
Aldageletatik bueltan, bide berdina jarraitu du norgehiagokak. Ez zirudien txuribeltzak partida berdintzeko gai izango zirenik. 72.minutuan, berriz, Urkizuk penaltia jasan du, eta El Haddadik baloia sarera bidali. Golak indarra eman dio Unioni, aukera gehiago iritsi baitira segidan. Tudelanok zalantzaren bat edo beste eduki du, baina 90.minutuan, Lizarragak bigarren gola sartu eta hiru puntuak eman dizkio Tudelanori.