Azken laurdenera arte eutsi dio Erroibidek Ardoiri

2019/01/09
Azken laurdenera arte eutsi dio Erroibidek Ardoiri

ERROIBIDE-IRUN: Izaro Alza (3), Cristina Gonzalez (8), Leticia Martinez (6), Maialen Ramirez (2), Saioa Altzaga (14), Leire Oregi (6), Nerea Saenz (8), Saray Arozena (10).

Norgehiagoka txukuna egin arren, porrota jasan zuen larunbatean Emakumeen Lehen Mailako Erroibide-Irunek Zizurren. Indarrez ekin zioten irundarrek partidari, defentsa sendoaren bidez, nafarren jokoa oztopatuz. Erasoan ere fin aritu ziren Ganix Mironek zuzendutako neskak. 21-30ekoa zen markagailua atsedenaldian.

Hirugarren laurdenean neurketa gogortu zuen Ardoik, eta etekina atera zion defentsako ahaleginari. Bi puntura murriztu zuen desabantaila azken laurdena hasterako (44-46). Oldarkor aritu ziren bi taldeak azken minutuetan. Indarrak parekatu egin ziren, eta markagailua ere bai. 53-53koa zen hiru minutu falta zirenean. Nafarrek faltak egitera behartu zituzten irundarrak, eta jaurtiketa libreko marratik erabaki zuten neurketa. Igande eguerdian Burlata hartuko du Erroibidek Artalekun.