Azken laurdenean galdu du Erroibidek Leioan
ERROIBIDE-IRUN: Izaro Alza (3), Cristina Gonzalez (5), Maialen Ramirez, Leticia Martinez (19), Oihane Borreguero, Saioa Altzaga (4), Leire Oregi (2), Nerea Saenz (9) eta Saray Arozena (8).
Ostegunean jokatu zuen Emakumeen Lehen Mailako Erroibidek jardunaldiko partida. Leioan galdu zuen, norgehiagoka txukuna egin arren. Berdindua izan zen lehen laurdena, eta defentsako lan sendoari esker 14-15koarekin bukatu zuen Irungo taldeak. Hurrengo bietan bide berdinari eutsi zioten neskek. Leioaren erasoa oztopatu zuten behin eta berriro, eta markagailuan aurretik iritsi ziren azken etenaldira (29-28). Laugarren laurdenaren hasieran garaipena lortzeko urratsa eman zuen Erroibidek. Bost minutu falta zirenean 46-49 jarri zen aurretik. Baina azken txanpan kolpe gogorra eman zion Leioak, 15-1eko partzialarekin. Azken emaitzak ez zuen neurketan zehar izandako berdintasuna erakutsi.