Azken kolpea jaso du Hendaiak, fase finalari ekin aurretik
CASTELSARRASIN: Gendre – Diarra, Pays, Pignol (D’Antona, 51’), Limbert (Barrès, 54’) –Cortes, Bégué (Limbert, 65’) - De Rémond (Gailliard,48’), Gorcioaia (Clermont, 48’), Puigmal (Kapanadze,61’)– Migliore (Laborie, 48’), Farmer – Carles.
(Kouhati, 47), Crubilé, Bousignac.
HENDAIA: Chaudière – Sallaber, Jaubert Alzate, Gaillardet, Danjou –Jimenez, Bainconau- Garayar, Zubizarreta, Lagenebre – Moulay, Maz Gorka – Hiriart, S. Ibarburu, Dudicourt.
Aldaketak: Ezpeleta, Larribe, Ibarburu,Vial, Mondela, Bordes, Mahé.
Castelsarrasin bigarren sailkatuari bisita egin zion Hendaiak Fédérale 2 ligako azken jardunaldian. Bolada txarra daramate xuriek, eta igandean ere ez ziren arerioaren erritmoari eusteko gai izan. Hasieratik hartu zuen Castelsarrasinek norgehiagokaren agintea. 24-0 irabazten ari zen 25.minutuan. Atsedenaldirako, neurketa ondo bideratua zuen etxeko taldeak (38-14). Partidaren azken txanpan itxura hobea eman zuten bidasoarrek, baina askoz gehiago hobetu beharko dute fase finalean aurrera egin nahi baldin badute. Mazamet hartuko dute igandean Ondarraitzen, final hamaseirenetako joaneko neurketan.