Azken helmugara iritsi arte eutsi dio Calderonek maillot horiari

2015/05/10
Azken helmugara iritsi arte eutsi dio Calderonek maillot horiari

Steven Calderón kolonbiarrak irabazi du 43.Bidasoa Itzulia. Lider sendoa izan da Gomur taldekoa, lehen etapan IrriSarri Landen irabazi zuenetik. Aurkarien eraso etengabeei eutsi die Erlaitz mendatean, azken txanpan lehertu duten arte. Sailkapenean atzetik zituen Masek, Rosonek eta Amezquetak ihes egin dute Ingelesaren Gaztelura bidean, garaipenaren bila. Baina jaitsieran, multzo sendoa osatu dute atzetik. Colpack talde italiarraren lanari esker, Steven Calderonek arerioekin bat egitea lortu du, Irunen sartu aurretik.

Azken erasoetan, Baqué Campos taldeko Alvaro Truebak asmatu du, alde egin eta Colon pasealekuko helmugan aurretik sartzeko. Laugarren etapa irabazi du Truebak. Atzetik, Enric Mas gailendu da sprint-ean baina ez da gai izan Calderoni maillota kentzeko. Bigarren izan da sailkapen nagusian Alberto Contador taldeko mallorcarra. Caja Ruraleko Jaime Rosonek osatu du Bidasoako podium preziatua. Zer esana emango dute txirrindulari horiek hurrengo denboraldietan.

 

SAILKAPENAK:

 

4.etapa: Irun-Irun:

1 Alvaro Trueba (Baqué Campos)

2 Enric Mas (Specialized-F.A.Contador) +22

3 Mathias De Witte (VL Technics) +22

4 Jaime Rosón (Caja Rural ) +22

5 Julen Amezqueta (Baqué Campos ) +22

 

Sailkapen nagusia:

1 Steven Calderón (Gomur-Liebana)

2 Enric Mas (Specialized-F.A.Contador ) +1

3 Jaime Rosón (Caja Rural) +1

4 Julen Amezqueta (Baqué Campos ) +1

5 Cristian Rofríguez (Caja Rural ) +10