AURRERAPAUSU ITZELA ETTU CUPEAN

2020/02/12
AURRERAPAUSU ITZELA ETTU CUPEAN

Etxetik kanpo eta Portugaleko lurretan, Lekaenea Klubeko emakumekoen taldeak Juncal 1-3 garaitu zuten

Lekaenearen emakumezko taldea bikain ari da denboraldi honetan, eta ETTU Cupeko final laurdenetako joanekoa bolada onaren adibide berri bat izan da. G.D.C.S. Juncal talde portugaldarraren kantxan jokatu zuten eta 1-3 emaitzarekin bueltatu ziren Irunera. Emaitza ezinhobea, igandean Sonia Etxazarreta Kirol Gunean final erdietako txartela eskuratzeko.

Maria Xiaok, Roxana Iamendik eta Lin Chia-Chihk ez zuten neurketa espero bezala hasi. Lin Tatiana Garnovaren aurka lehiatu zen eta jokalari errusiarrak etxeko taldearentzat eguneko puntu bakarra erdietsi zuen. Kanporaketa bigarren neurketan, Maria Xiaok Lekaenean aritutako Leila Oliveirak aurka jokatu zuen eta 2-3 garaituta, norgehiagoka berdindu zuen.

Roxana Iamendik ordea ez zuen hainbeste zailtasunik izan Gulchehkra Khusseinova garaitzeko eta balantza 1-2 Lekaenearen alde jartzeko. Hirugarren eta azken puntua Maria Xiaok lortu zuen bigarrenez. 0-2 aurreratu zen Lekaeneako jokalaria, Garnovak 2-2 berdintzea lortu zuen, baina azken joko erabakigarrian, Xiaok maisutasun osoz hirugarren puntua lortu zuen Lekaenea Mahai Tenis Taldearentzat.

Igande honetan Sonia Etxazarreta Kirol Gunean itzuliko partidua jokatuko dute. Nahiko bideratuta dute kanporaketa, izan ere, edozein garaipenek sailkatzeko balio die eta 2-3ko porrot batekin ere final erdietara aurrera egingo lukete.